Hasiera » Lan-ildoak » Ikuspegi feministako lankidetza
LAN-ILDOAK:
Ikuspegi feministako lankidetza
Planteamendu feministaren aldeko apustua egiten dugu, eta gure barne-politikan zehaztuta daude horren esanahia eta edukia. Ikuspegi horrek berekin dakar desparekotasunak ikuspegi multidimentsionalarekin eta intersekzionalarekin aztertzea, genero-azterketa gainditzea eta egiturazko desberdinkerien kausei modu integralagoan heltzea.
Era berean, emakumeen agentziarekin konpromisoak hartu nahi ditu, emakumeen aurkako edozein diskriminazio, eskubide-urraketa edo indarkeria desagerrarazteko, eta, hala, aldaketak eragiteko emakumeek espazio publikoetan eta pribatuetan banaka eta taldean jarduteko duten gaitasuna indartu ahal izateko.
Ikuspegi horrek indartu egiten du ekitatearen aldeko erakunde-aldaketaren estrategia, ezinbesteko tresna baita gure erakundeak eraldatzeko eta ikuspegi feminista horren inplementazioa indartuko duten aliatuak atxikitzeko. Pertsonen eta naturaren zaintzan jartzen du lankidetzaren arreta, eta sistemaren erdigunean jartzen du bizitza. Era berean, lankidetza-eredua berrikustea proposatzen du, sistema kapitalista eta patriarkala indartzen duten aztarna kolonialak eta arrazistak identifikatzeko eta desagerrarazteko lan egiteko. Era berean, bermatzen du ikuspegi feminista ezartzeko hartutako konpromisoek aurrekontu nahikoa izango dutela gure erakundearen barne-eremuan eta euskal lankidetza deszentralizatuaren deialdi publikoetan.
Feminismotik eraldatu:
- Euskal lankidetzaren politika publikoa osatzen duten dokumentu instituzionalei ekarpena egiten diegu, defendatzen dugun ikuspegi feminista zehazten laguntzeko eta horretan eragiteko.
- Gure inguruko mugimendu feministarekin elkarlanean aritzen gara, ikuspegi internazionalista emateko eta haren esperientziaz eta ezagutzez elikatzeko.
- Ikuspegi feminista gure erakundearen eta bazkide ditugun GGKE-en zereginetan txertatzeko lan egiten dugu.
Lotutako aktualitatea

Euskal lankidetza 2026. urtean: eta orain zer?
Kazetariekin gosari-topaketa bat antolatu du Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, gaurkotasuneko hainbat gairi buruzko gogoetak partekatzeko.

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak euskal lankidetzaren erronka estrategikoak zehaztu ditu 2030era begira
Otsailaren 26an, Euskadiko GGKEen Koordinakundea osatzen duten erakundeak Arantzazuko (Oñati) Gandiaga Topagunea Batzar Zentroan bildu ziren 2022-2030 Plan Estrategikoaren inguruan hausnartzeko.

Martxoak 8: dominazio sistemen aurrean, beste mundu bat feminismotik, borrokatik eta antolakuntzatik
Martxoaren 8an, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak bat egin du Euskal Herriko Mugimendu Feministak Bilbon, Donostian eta Gasteizen deitutako mobilizazioekin.

2025eko Genero Jardunaldietako bideoak ikusgai: «Erresistentzia eta zaintza kolektiboak indarkeria matxisten aurrean»
Solasaldi batean bildu ziren Maialen Ferreira, Klaudia Ugarte, Patricia Simon eta Suha Al Najjar. Horrez gain, antzerkia, gorroto diskurtsoak desmuntatzeko tailer praktikoa eta Olatz Arrese aka Estrella Electrónica DJak girotutako bazkaria ere izan ziren.

Genero Jardunaldiak 2025: «Erresistentzia eta zaintza kolektiboak indarkeria matxisten aurrean»
Abenduaren 11n Bilborocken izan zen Euskadiko GGKEen Koordinakundeak eta eLankidetzak urtero antolatzen dituzten genero jardunaldien X. edizioa.

Koordinakundeak Gobernu Batzordea eta Lankidetzarako Euskal Kontseiluko ordezkaritza indartu ditu
Sonia Gonzalez Martinek (Bakea eta Elkartasuna) bere gain hartuko du hutsik zegoen lehendakariordetza, eta Monica Gonzalez Llamazaresek (BLB-ACPP) idazkaritza, Gobernu Batzordetik atera den Mary Tere Guzman Bonillaren (Alboan) ordez.




