Jazarpenari buruzko tailer berri batek gure erakundearen protokoloa ezagutzera eman du GGKE-en artean indarkeria mota horren inguruan hausnarketa eragiteko

foto sesiĆ³n protocolo acoso Bilbao 2024

Bazkide diren 29 GKEk hartu dute parte gure Sexu-jazarpeneko eta sexuan eta sexu-orientazioan oinarritutako jazarpeneko egoeretan prebentzioa lantzeko eta esku hartzeko protokoloari buruzko formakuntza batean. Helburua 2019an onartutako protokoloa GGKE-en artean ezagutzera ematen jarraitzea izan da, baita hartutako konpromisoak gogoratzea eta gaiaren inguruan sentsibilizatzea ere. Hain zuzen ere, erreminta horren inguruan jakitun izatea beharrezkoa hori da praktikan jartzeko eta indarkeria mota horri aurre egiteko.

Saioak apirilarek 9an, Gasteizen, 10ean, Bilbon, eta 11an, Donostian, izan dira, eta Murgibe berdintasunerako aholkularitzako Garazi Callek bideratu ditu. Horietan, protokoloaren gakoak gogoratu ditugu, eta elkarren artean jazarpena izan daitezkeen egoeren inguruan hausnartu dugu, baita jokatzeko prozedurari buruz ere, besteak beste.

Gainera, GGKE-ei zuzendutako bi infografia aurkeztu ditugu, beren erakundeetan begi-bistan jar ditzaten. Batetik, jokabide horien aurrean zero tolerantziari buruzko dekalogo bat protokoloaren ideia garrantzitsuenekin; eta, bestetik, protokolo hori nola aktibatu behar den azaltzen duen prozedura jarraitu beharreko pausoekin.

ENTRADAS RELACIONADAS

Utzi erantzun bat