LAN-ILDOAK:​

Garapenerako politiken koherentzia eta garapen jasangarriko agenda

Garapenerako laguntza ofiziala beharrezkoa da, baina ez da nahikoa. Horregatik, politika publiko integralak sustatzen ditugu, gobernu baten ekintza guztiek, maila guztietan, lagun dezaten giza garapen jasangarria lortzen, mundu osoko bizi-baldintzak hobetzen eta planeta babesten, eta jarduera horiek guztiak 2030 Agenda betetzera bideratuta egon daitezen

iconos-ods
Kalteberatasun handiko egoeran dauden pertsonei, komunitateei eta eremuei laguntzeko ahaleginak alferrikakoak izango dira, helburu horrekin lerrokatutako sinergiak sortu beharrean beste politika batzuen ondorioek ahuldu edo kontraesanean jartzen badituzte.

Koherentzia ekintza instituzionalean, inor atzean ez uzteko:

  • Garapenerako politiken koherentziak apustu instituzionala izan behar du, erronka global handiei aurre egiteko. Horregatik, euskal erakunde publikoetako politiken koherentziaren hainbat alderdi aztertzen ditugu.
  • 2030 Agendak lehentasunezkotzat jo dituen erronkei erantzungo dieten politikak defendatzen ditugu: pobrezia, desberdinkeriak eta jasangarritasuna, hori egiteak egiturazko kausei aurre egitea baitakar. Ikuspegi feministak zeharkatzen duen garapen-eredu baten aldeko apustua egiten dugu. Hori jasangarritasun ekologikoan eta koherentzian oinarrituko da, eta kontuan hartuko du planeta osoak partekatzen dituela aurrean ditugun arazoak. Horrenbestez, dimentsio hori hartu behar dute konponbideek ere.
  • 2030 Agendak jauzi kualitatiboa egiteko aukera ematen digu politiken koherentzian eta pertsona kalteberen babesean, inor atzean ez uzteko. Lan egiten dugu, batetik, euskal erakundeek Nazio Batuek proposatutako agenda horren irakurketa handinahi eta eraldatzailea egin dezaten eta, bestetik, abian jar ditzaten erakundeetan barne-eraldaketarako prozesuak, bai eta gizarte-eragileek eta herritarrek benetan parte hartzeko ekimenak ere etorkizuna elkarrekin sortzeko.

Garapenerako politiken koherentzia euskal erakundeetan

Kasu batzuetan gure erakundearen parte-hartzearekin, euskal erakunde publikoek posizionamenduak argitaratu dituzte eta garapenerako politiken koherentziarekin lotutako txostenak egin dituzte:

Garapenerako lankidetzarako koherentzia Eusko Jaurlaritzan

Lehendakariak 2016an aurkeztu zuen dokumentu hau, eta horren bidez, Eusko Jaurlaritzak onartzen du garapenerako politiken koherentziak gobernuaren jarduketatarako oinarrizko erreferentea izan behar duela, bai barneko garapen-estrategiei dagokienez, bai kanpo‑jarduketei dagokienez edo bien arteko harremanari dagokionez.

Eusko Jaurlaritzak garapenerako politiken koherentziari buruzko erreferentzia-esparru hau sinatu eta ezagutarazi du, politika publikoen hausnarketan eta horiek egiterako orduan aintzat har dadin.

Hegoa Institutuaren (UPV/EHU) Garapen eta Lankidetzako Politikei buruzko Ikerketa Taldeak Eusko Jaurlaritzarentzat egindako ikerketa da, zeina Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak agindu duen.

Ezaugarri horiek dituen eta estatuz azpiko gobernu baten ekimen bidez egiten den lehenengo azterketa da, eta egiteko orduan Eusko Jaurlaritzako hainbat sail eta erakundetako pertsonen inplikazio handia egon da, bai eta GGKE-ena ere.

Egiten diren hausnarketak zabaldu eta gizarteratu nahi dira, esparru politiko eta sozialera hedatuz horiek ikertu eta eztabaidatzeko, bai eta euskal esparrutik harago ere; eta proposatzen diren ekimenak Euskadin abian jartzea erraztu nahi da.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluak sustatutako hezkuntza-arloko garapen jasangarrirako politiken koherentziari buruzko lehen txostena. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Kualitate Lantaldearen partehartzea izan du.

Ikusgai daude txostena, laburpen bat, aurkezpen-bideo bat eta egindako infografiak. Garapen jasangarrirako politiken koherentziaren inguruan lan egiteko lehen ahalegina izan da, eta ahalbidetu du garapenerako politiken koherentzia neurtzeko tresna zehatz bat erabiltzea.

Tresna hau txostenaren aztergaira eta gobernu autonomiko baten testuingurura egokitu da.

Lotutako aktualitatea

Argakia Legebiltzarra Lankidetzarako eta Elkartasunerako legea 2024
Jakinarazpena/Prentsa-oharra

Eusko Legebiltzarrak Lankidetzarako eta Elkartasunerako Lege berria onartu du Euskadiren konpromisoak indartzeko eta munduak dituen erronka nagusiei aurre egiteko

2024ko otsailaren 15ean, Eusko Legebiltzarrak Lankidetzarako eta Elkartasunerako Lege berria onartu du; horrek Euskadiko etorkizuneko garapenerako lankidetza politiken markoa zehazten du. Talde guzti hauen aldeko botoak izan ditu: EAJ, PSE-EE, EH Bildu, Elkarrekin Podemos-IU eta PP.

Leer más »
Konexioak irudiak
Analisia/Iritzia

Obamarengandik 5 pertsonatara zaude

Teoria bitxi horrek erakusten digu garapenerako GKEok jaio ginenetik defendatzen dugun hau: bizi garen mundua guztiz interkonektatuta dago, eta gure ekintzek ondorioak dituzte gure ingurunetik haratago.

Leer más »