Baliabideak

Petersen Mapa

Petersen proiekzioa duen mapa tresna baliagarria da errealitatearen gure irudikapenek, askotan, irizpide politikoak, ideologikoak edo kulturalak nola txertatzen dituzten hausnartzeko, mapan ikusten den horretatik abiatuta.

Munduko mapa (Peters-proiekzioa)

Peters izeneko historialari alemaniarrak (1973) egindako munduko mapak zuzentzen ditu Mercatorrek 1959an sortutako mapamundiko akatsak (hori da hedatuena eta ezagunena, baina ikuspegi eurozentrista ematen du eta iparraldeak halako nagusitasun bat ageri du hegoaldearekiko).

Ikuspegi zientifikotik begiratuta zorrotzagoa da, lurralde bakoitzaren benetako azalera errespetatzen duelako, handitu eta murriztu gabe, eta horrek konparazio fidagarriak egiteko aukera ematen du. Gainera, ekuatorearen lerroa maparen erdian jartzean, bi hemisferioek azalera berdina hartzen dute eta kontinente bakoitza bere lekuan ageri da. Bistan da mapa horrek distortsioak sortzen dituela formei dagokienez (adibidez, egiaz dena baino luzeagoa ageri da Afrika), baina arazo horiek planisferio guztietan aurkitzen ditugu.

Peters-proiekzioarekin egindako munduko mapak salgai ditugu gure ordezkaritzetan.

Neurriak: zabaleran 123 cm eta altueran 84,5 cm.

Salneurria mapa bakoitzeko: 12 euro (bidaltze-gastuak ez daude sartuta)

Mapa de Peters

Material osagarria: