Pribatutasun politika
- Arduraduna
- Tratamenduaren helburua
- Legitimitatea
- Lagapenak edo transferentziak
- Erabiltzaileen eskubideak eta erreklamazioak egiteko prozedura
- Jatorria
- Segurtasun-neurriak
Arduraduna
GGKE ELKARTEAk, Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistro Orokorrean AS/B/01166/1988 zenbakiarekin erregistratuta dagoenak, Bilbon du egoitza soziala, Erronda kalea z/g helbidean (5. zk.-aren aurrean), 3. solairuan, eta bermatu egiten du erabiltzaileak GGKE ELKARTEArekin harremanetan jartzen denean, datuak biltzeko formularioak betetzen dituenean, kontratu bidezko harreman bat gauzatzen duenean eta datuak jakinaraztea edo datuetarako sarbidea eskatzen duen beste zerbitzuren bat erabiltzen duenean borondatez ematen dituen datu pertsonalak babesten dituela.
>GGKE ELKARTEAk apirilaren 27ko 679/2016 Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren, 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko Lege Organikoaren eta datuak babesteari buruz indarrean dagoen araudiaren arabera tratatzen ditu.
GGKE ELKARTEAK politika hau publiko egiten du erantzukizun proaktiboaren eta informazio-gardentasunaren printzipioa betetzeko, bai eta haren bidez interesdunaren oniritzi argia lortu dela agerian jartzeko ere.
Tratamenduaren helburua
GGKE ELKARTEAk web-orri honen (www.ongdeuskadi.org), azoken, kontratuen, jardunaldien, newsletter-en, zozketen nahiz bestelako bideen bidez bildutako eta tratatutako datu pertsonalak egokiak eta tratatzen diren helburu horretara mugatutakoak izango dira.
Hauek dira helburuetako batzuk, sakonki aipatu gabe: eskaera zehatzari erantzutea kontsultetan, harpidetzan eta newsletter-aren bidalketan; harreman komertziala izatea; jardunaldietarako izena ematea; zerbitzuei buruzko dokumentazioa eta informazioa bidaltzea; eta, gehienaz ere, jakinarazpen komertzialak eta/edo publizitatea bidaltzea.
Harremanen bat ezartzea eta ezarritako harremanari eustea ere bada datu pertsonalen bilketaren edo tratamenduaren helburua, bazkide-antolatzaile, kolaboratzaile, boluntario, kide, erabiltzaile eta abar bezala ezarritako harremanaren izaerarekin eta ezaugarriekin bat eginez.
Prestakuntzaren kasuan, jarduera horren, izen-emateen, bertaratzearen nahiz geroko informazioaren, jarraipenaren eta abarren kudeaketa egitea da helburua.
Kasu guztietan, tratamenduaren helbururako beharrezkoa den denboran bakarrik mantenduko dira interesduna identifikatzeko balio duten datu pertsonalak.
Datuak mantentzeko epe horiek ikerketa zientifikorako, historikorako eta estatistiketarako helburuak daudenean bakarrik luzatuko dira.
Legitimitatea
GGKE ELKARTEAren datuen tratamenduaren oinarri juridikoa edo legitimitate-oinarria tratamendu-jardueraren, datu pertsonalen titularra den pertsona-motaren eta helburuen mende dago; hala, legitimitate-oinarritzat dugu:
- Onarpena edo oniritzia: GGKE ELKARTEArekin harremanetan jartzen dira interesdunak informazioa eskatzeko, kontsultak egiteko, elkarteko kide egiteko, informazioaren edo newsletter-en bidalketaren harpidedun egiteko eta abar, eta borondatez ematen dituzte eskatutako datu pertsonalak.
- Kontratua: langileek, boluntarioek edo GGKE ELKARTEAren zerbitzuen erabiltzaileek kontratua gauzatzearen bidez ematen dute beren oniritzia.
- Arduradunaren edo datuak jakinarazi zaizkion hirugarren baten interes legitimo nagusiak: legitimazio hori datuak tratamenduaren helburuaren atalean aipatutako moduetatik haratago biltzen direnean ematen da (adibidez: bisita-txartelak jasotakoan, posta elektronikoz egindako kontsultetan eta abar).
Edozein kasutan, interesduna izango da emandako datuen egiazkotasunaren erantzulea, eta GGKE ELKARTEAK datu faltsu edo debekatu guztiak ezabatzeko eskubidea izango du, Zuzenbideari dagozkion gainerako egintzei kalterik egin gabe.
GGKE ELKARTEAk jakinarazten du, legez eratutako ordezkaritza bat ez baldin badago behintzat, interesdunek ezin dutela beste pertsona baten nortasuna erabili eta ezin dituztela beste pertsona baten datu pertsonalak eman; beraz, une oro kontuan izan behar dute norbere identitateari buruzko datu pertsonalak jakinarazi behar dizkiotela GGKE ELKARTEAri, bai eta datu horiek egokiak, gaur egungoak, zehatzak eta egiazkoak izan behar dutela ere.
Hala, interesduna izango da beste pertsona baten datu pertsonalak erabiltzeagatik hirugarrenei edo GGKE ELKARTEAri zuzenean eta/edo zeharka eragindako edozein kalteren erantzule bakarra, bai eta norbere datu pertsonal faltsuak, okerrekoak, zaharkituak edo desegokiak erabiltzeagatik sortutako kalteena ere. Era berean, datu pertsonalak ez direnean bildu interesdunak berak emanda, interesdunaren datu pertsonalak jakinarazten dituen pertsonak erantzun beharko du haren aurrean indarrean dagoen araudian ezarritako informazio-betebeharraren eta/edo ez jakinarazteak dituen ondorioei dagokienez.
Lagapenak edo transferentziak
Lagapenak: GGKE ELKARTEAk hornitzaileekin edo erakunde publiko edo pribatuekin dituen zerbitzuari lotutako kontratu- edo lege-obligazioei erantzuteko bakarrik lagatzen dizkie datu pertsonalak hirugarrenei.
Kasu horietan, titularrak onartu egiten ditu lagapen horiek, eta bere eskubideak gauzatuz, haiei buruzko informazioa jaso dezake.
Nazioarteko transferentziak: GGKE ELKARTEAk jakinarazten du helbidea Europako Esparru Ekonomikotik kanpo duten hornitzaileen zerbitzuak erabiltzen dituela bere jarduera garatzeko, eta datuak jakinarazten dizkiela horiei (tratamendu-arduradun moduan), datuen nazioarteko transferentzia bat eginez.
Hauek dira GGKE ELKARTEAK erabiltzen dituen zerbitzuak: Google, Microsoft, DropBox, Facebook, Twitter eta Mailchimp. Beren web-orrietan kontsulta daiteke beren pribatutasun-politika.
Kasu guztietan dute sinatuta pribatutasun-akordioa www.privacyshield.gov
Erabiltzaileen eskubideak eta erreklamazioak egiteko prozedura
Erabiltzaileak une oro du bere datu pertsonalen gainean aitortutako eskubideak gauzatzeko aukera, bai eta aurrez aipatutako erabileretarako emandako oniritzia atzera botatzekoa ere; horretarako, idatziz bidali behar du eskaera edo gauzatu nahi duen eskubidearen jakinarazpena GGKE ELKARTEAREN helbidera edo web@ongdeuskadi.org helbide elektronikora; bi kasuetan, NANaren edo antzeko identitate-dokumentu baten fotokopia ere bidali behar da aitortutako eskubideak gauzatzeko. Hauek dira eskubide horiek:
- Datuetara sartzea. GGKE ELKARTEA zure datuak tratatzen ari den eskatzea.
- Datuak zuzentzea. Datuak oker baldin badaude, aldatzeko eskatzea.
- Datuak ezabatzea. Datuak deuseztatzeko eskatzea legez ezarritako kasuetan.
- Datuen aurka egitea. Datuak tratatzeari uztea, arrazoitutako motiboengatik salbu.
- Tratamendua mugatzea. Erreklamazioak egiteko edo erreklamazioetatik babesteko bakarrik mantenduko dira.
- Datuak hornitzailez aldatzeko eskubidea: zure datuak beste hornitzaile batek tratatzea nahi izanez gero, posible den heinean, GGKE ELKARTEAk zure datuak arduradun berriari aldatzen lagunduko du.
Eskubide horiek gauzatzeari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian egin daiteke kontsulta.
Zure datu pertsonalen tratamenduak araudia urratzen duela irudituz gero, erreklamazio bat jar dezakezu:
- GGKE ELKARTEAren pertsona arduradunari
- Agencia Española de Protección de Datos agentzian, haren posta-helbidearen bidez: Jorge Juan kalea, 6, 28001, Madril (Espainia).
Jatorria
GGKE ELKARTEAK tratatuko dituen datuak kasu bakoitzean dagokion galdetegiaren bidez bildutakoak dira, eta, oro har, interesdunak berak emandakoak.
Datuak interesdunak berak zuzenean emanda lortu ez diren kasuetan, GGKE ELKARTEAk titularrari jakinaraziko dio Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak ezarritako moduan, funtsean, jatorrizko iturria eta tratatutako datuen kategoria.
Segurtasun-neurriak
GGKE ELKARTEAren ardurapean dagoen erabiltzaileek emandako edo lortutako informazio pertsonala fitxategietan egituratzen da, automatizatuetan edo ez, eta GGKE ELKARTEAK tratamendu-jardueren erregistro bat egiten du, indarrean dagoen araudiarekin bat eginez.
Datuen tratamendu bakoitzean GGKE ELKARTEAK ezartzen ditu tratamendu batean sartutako datuen konfidentzialtasuna, osotasuna, eskuragarritasuna eta erresilientzia bermatzeko egokiak diren neurri tekniko eta antolaketa-neurriak eta haien segurtasun egokia bermatzeko beharrezkoak direnak, baimendu gabeko edo debekatutako tratamenduaren aurkako eta galtzearen, suntsitzearen edo istripuz kaltetzearen aurkako babesa barne.