Hasiera » Lan-ildoak » Mobilizazioa eta gizarte-eraldaketarako hezkuntza
LAN-ILDOAK:
Mobilizazioa eta gizarte-eraldaketarako hezkuntza
Gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren aldeko apustua egiten dugu, pertsonen eta planetaren bizitzaren jasangarritasuna erdigunean jarriko duten espazio politikoak eta sozialak proposatzeko eta eskaintzeko tresna gisa.
Hezkuntza-ikuspegi horrek aukera emango du giza garapen jasangarriaren erronkei aurre egiteko mundu osoan. Herritartasun kritikoa, solidarioa, tolerantea, ahaldundua eta antolatua sustatzen du, eta bizitza merkatuaren logiken aurretik lehenesten duten ereduak diseinatzen eta praktikan jartzen ditu gure ingurune hurbilenean eta mundu interkonektatu honen gainerakoan.
Gainera, gizarte pluralak eraikitzen ditu, erabaki politikoetan eta ekonomikoetan eragina izateko benetako partaidetza ahalbidetzen dutenak. Halaber, bermatzen du giza eskubideak, ikuspegi feminista eta ingurumen-jasangarritasuna errespetatzen eta sustatzen dituztela nazioarteko instantziek, gobernuek, administrazio publikoek eta enpresek.
Horretarako, tresnak, trebetasunak eta baliabideak eskaintzen ditu, herritarren mobilizazioa ahalbidetuko duen masa kritikoa indartzeko. Era berean, elkarte-sarea sendotzen du, eta eragile eraldatzaileekin eta mugimenduekin aliantzak egiten sakontzen du, gizarte emantzipatua, kritikoa eta erronka handiekin konprometitua lortzeko aldaketa eragin nahian.
Herritarrak aldaketa eragile gisa:
- Bideak irekitzen ditugu bidegabekeriak eta desberdinkeriak betikotzen dituzten egiturazko arrazoiei buruz herritarrekin hitz egiteko, bai eta estrategiak eta alternatibak kolektiboki eraikitzeko ere iparraldean eta hego globalean aurre egin behar diegun zapalkuntza-sistemak aldatzeko.
- Aniztasunarekiko eta beste ohitura eta kulturekiko ulermena eta errespetua sustatzeko hezkuntza-ekimenak eta kanpainak bultzatzen ditugu, eta, besteak beste, justizia-, bake- eta ekitate-irizpideetan oinarritutako balioak eta jarrera solidarioak sustatzen ditugu.
Eraldagune
Gizarte-eraldaketarako hezkuntza-baliabideen eremua. Inspirazioa eta pentsamolde kritikoa aktibatzen duten materialak partekatzeko topaketa- eta erreferentzia-gunea, munduan egoteko beste modu batzuk proposatzeko. Gizarte- eta ingurumen-justizia aurrerapausoak emateko jomuga.
Nondik hasiko gara?
Lotutako aktualitatea

24. Korrika: euskara gara, hemen eta munduan zehar
Euskadiko GGKEen Koordinakundeak 3395. kilometroan hartu du Korrikaren lekukoa, Boluetan (Bilbo), «Munduan zehar ere euskararen alde!» zioen pankarta batekin.

Euskal lankidetza 2026. urtean: eta orain zer?
Kazetariekin gosari-topaketa bat antolatu du Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, gaurkotasuneko hainbat gairi buruzko gogoetak partekatzeko.

Ehunka pertsona Arrazakeria eta Xenofobiaren aurkako Martxan, «guztiontzako errolda sozial» baten alde
Arrazakeria eta Xenofobiaren aurkako XXIX. Martxak Pasaia eta Donostia lotu ditu igande honetan, martxoaren 22an, «Erroldarik gabe izaterik ez!» lelopean.

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak euskal lankidetzaren erronka estrategikoak zehaztu ditu 2030era begira
Otsailaren 26an, Euskadiko GGKEen Koordinakundea osatzen duten erakundeak Arantzazuko (Oñati) Gandiaga Topagunea Batzar Zentroan bildu ziren 2022-2030 Plan Estrategikoaren inguruan hausnartzeko.

Martxoak 8: dominazio sistemen aurrean, beste mundu bat feminismotik, borrokatik eta antolakuntzatik
Martxoaren 8an, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak bat egin du Euskal Herriko Mugimendu Feministak Bilbon, Donostian eta Gasteizen deitutako mobilizazioekin.

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) 50. urteurrena: 50 urte saharar estatua
Otsailaren 27an mende erdia beteko da SEAD aldarrikatu zenetik, eta 50 euskal erakundek baino gehiagok manifestu bat sinatu dute urteurrena ospatzeko. Horien artean dago Euskadiko GGKEen Koordinakundea.


