Hasiera » Lan-ildoak » Gizarte-eraldaketarako komunikazioa
LAN-ILDOAK:
Gizarte-eraldaketarako komunikazioa
Informazioaren eta komunikazioaren aldeko apustua egiten dugu gizarte demokratikoetan bermatu beharreko giza eskubide gisa, pertsonen eta herrien garapena bermatzen dutelako.
Gizarte-eraldaketarako komunikazioan, prozesu bat da komunikazioa (produktu bat baino gehiago), gizarte parte-hartzaileak, demokratikoak, horizontalak eta askotarikoak eraikitzeko. Eztabaidan, hausnarketan eta ekintzan gizarte-eragile guztiek parte-hartzea lortu nahi du, garapen-eredu justua eta jasangarria sortzeko modu kolektiboan.
Errealitatearen ikuspegi proaktiboagoa eta ingurunea eraldatzeko jarrera sortzen du pertsonengan, ikuspegi globaletik betiere. Informazioa ekintza bihurtzen du; horretarako, aldaketarako informazioa, prestakuntza eta proposamenak eskaintzen ditu, eta kontzientziatu, ikertu eta ezkutatu nahi den egia azaleratzen du. Era berean, herritarrak mobilizatzeko deia egiten du, parte-hartzean, gizarte-kohesioan eta eraldaketan laguntzen du, norbanakoaren eta kolektiboaren ikuspegitik, eta onartezinaren aurrean alternatibak proposatzen ditu.
Gainera, uste du komunikabideen eta kazetarien parte-hartze aktiboa funtsezko eragileak direla ahalduntze komunikatiboa, aldaketa soziala eta balio solidarioen sustapena ahalbidetzeko, etengabeko ezagutza eta hausnarketa kritikoa oinarri hartuta.
Komunikazioa aldaketa sozialaren eragile gisa:
- Lan-arloekin eta lantaldeekin koordinatuta, erakundearen helburuekin bat datozen komunikazio-estrategiak diseinatzen ditugu.
- Komunikabideei zuzendutako ekintzak egiten ditugu, gure jarrerak, jarduerak eta proposamenak zabaltzeko eta, hala, munduan bizi diren errealitateen aurrean biztanleria informatua, kritikoa eta parte-hartzailea izan dadin laguntzeko, bai eta elkartasuneko eta nazioarteko lankidetzako politikak indartzeko ere.
- Bidegabekeria globalak eta haien zergatiak ikusarazten ditugu, bai eta bidegabekeria horiek aldatzeko eskura ditugun tresnak ere, eta egitea nahi ez duten galderak planteatzen ditugu. Gainera, ihes egiten dugu diskurtso sinplista, paternalista edo alderdikoietatik, eta sistema demokratikoak higatzen dituzten gorrotoaren eta desinformazioaren diskurtsoei aurre egiten diegu. Herritarrekin konektatu nahi dugu, partikularra eta indibiduala denaren aurrean, guztion ongiaren alde egiteko.
- Komunikazio-tresnak kudeatzen ditugu, hala nola web orriak, buletinak, sare sozialak edo argitalpenak.
Lotutako aktualitatea

Euskal lankidetza 2026. urtean: eta orain zer?
Kazetariekin gosari-topaketa bat antolatu du Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, gaurkotasuneko hainbat gairi buruzko gogoetak partekatzeko.

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak euskal lankidetzaren erronka estrategikoak zehaztu ditu 2030era begira
Otsailaren 26an, Euskadiko GGKEen Koordinakundea osatzen duten erakundeak Arantzazuko (Oñati) Gandiaga Topagunea Batzar Zentroan bildu ziren 2022-2030 Plan Estrategikoaren inguruan hausnartzeko.

Berta Caceresen hilketaren 10. urteurrena
Euskadiko GGKEen Koordinakundeak bat egin du hainbat erakundek Hondurasen Madrilgo enbaxadari eta Bilboko kontsulatuari helarazitako manifestuarekin: «Justizia Bertarentzat, justizia munduarentzat!».

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) 50. urteurrena: 50 urte saharar estatua
Otsailaren 27an mende erdia beteko da SEAD aldarrikatu zenetik, eta 50 euskal erakundek baino gehiagok manifestu bat sinatu dute urteurrena ospatzeko. Horien artean dago Euskadiko GGKEen Koordinakundea.

Palestinan Israelek GKEei ezarritako blokeoak arrisku larrian jartzen du orain jasotzen ari den laguntza humanitario urria
Premiazkoa da nazioarteko komunitateak, Europako Batasunak eta Espainiako Estatuak berehalako neurriak hartzea Israelgo Gobernua presionatzeko; besteak beste, armen merkataritzaren berehalako eta benetako amaiera.

2025eko Genero Jardunaldietako bideoak ikusgai: «Erresistentzia eta zaintza kolektiboak indarkeria matxisten aurrean»
Solasaldi batean bildu ziren Maialen Ferreira, Klaudia Ugarte, Patricia Simon eta Suha Al Najjar. Horrez gain, antzerkia, gorroto diskurtsoak desmuntatzeko tailer praktikoa eta Olatz Arrese aka Estrella Electrónica DJak girotutako bazkaria ere izan ziren.

