Zerk gidatzen gaituen:

Plan Estrategikoa

2022-2030eko Plan Estrategikoa gure erakundearen barruan (lan-taldeekin eta bazkide diren GGKE-ekin) eta kanpo-esparruan (zazpi euskal erakunde publiko nagusiekin) egindako prozesu parte-hartzaile zabal baten ondorioa da.

Elkarrekin egindako prozesu horren ondorioz, ibilbide-orri berri bat sortu dugu 2022-2030 aldirako, eta 3 erronka estrategikotan oinarritzen da, 12 helburutan zehaztuta. Gainera, gure xedea, ikuspegia, balioak eta zeharkako ardatzak berritu ditugu etengabe eraldatzen ari den mundura egokitzeko.

2022ko martxoaren 10ean egindako Ezohiko Batzar Orokorrak onetsi du planifikazio hau.

2022-2030eko Plan Estrategikoa