Hasiera » Lan-ildoak » Nazioarteko lankidetza-politika publikoa
LAN-ILDOAK:
Nazioarteko lankidetza-politika publikoa
Nazioarteko lankidetzarako euskal politika defendatzen dugu aurrera egiteko giza eskubideetan, genero-ekitatean eta gizartearen kohesioan, eta gizateria gisa eragiten diguten arazo globalak konpontzen laguntzeko.
Nahi dugun politika:
- Lan egiten dugu, ikuspegi feministatik, agenda politikoaren erdigunean egon dadin giza eskubideen defentsa, baita egiazko demokrazia, inklusiboa, gardena eta parte-hartzailea lortzeko mekanismoak indartzeko ere. Ekarpenak eta proposamenak egiten ditugu lankidetzan esku hartzen duten erakundeetako ordezkariekin, indar politikoekin eta eragile sozialekin elkarlanean.
- Herrialde garatuenek NBEren aurrean duten nazioarteko konpromiso historikoa eta Lankidetzaren Euskal Legearena betetzea aldarrikatzen dugu; izan ere, konpromiso horien arabera euskal erakundeek Euskadiko barne produktu gordinaren % 0,7 bideratu behar dute lankidetzara. Hala ere, euskal erakunde nagusiek behin eta berriz bete ez duten konpromisoa da hori, salbuespenak salbuespen. Aurrekonturik gabe, ez dago politikarik.
- Gure eskaerek ez dute soilik kopuruetan eta aurrekontuetan jartzen arreta. Lankidetza-politika, ikuspegi, metodologia, planteamendu eta tresna ausartak behar ditugu, berritzaileak, kalitatezkoak eta desparekotasunak eraldatuko dituztenak, euskal lankidetzak nazioarteko erreferente izaten jarrai dezan.
Lotutako aktualitatea

Euskal lankidetza 2026. urtean: eta orain zer?
Kazetariekin gosari-topaketa bat antolatu du Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, gaurkotasuneko hainbat gairi buruzko gogoetak partekatzeko.

Ekialde Hurbileko erasoen berehalako amaiera eskatzen dugu, eta mundu mailako krisi humanitario handi batez ohartarazten dugu
Estatuko Garapenerako Erakundeen Koordinakundeak krisi humanitario larri baten arriskuaz ohartarazi du, eta Nazioarteko Zuzenbidea errespetatzea, biztanleria zibila babestea eta gatazkari irtenbide diplomatikoa ematea eskatu du.

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak euskal lankidetzaren erronka estrategikoak zehaztu ditu 2030era begira
Otsailaren 26an, Euskadiko GGKEen Koordinakundea osatzen duten erakundeak Arantzazuko (Oñati) Gandiaga Topagunea Batzar Zentroan bildu ziren 2022-2030 Plan Estrategikoaren inguruan hausnartzeko.

Extremaduran eskubideak eta askatasunak bermatzeko eskatu dute 79 erakundek
Erakundeek, horien artean Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, ohartarazi dute eskubideak eta gizarte politikak presio-tresna gisa erabiltzeko arriskua dagoela Extremadurako Juntan gobernua osatzeari buruzko eztabaida politikoan.

Berta Caceresen hilketaren 10. urteurrena
Euskadiko GGKEen Koordinakundeak bat egin du hainbat erakundek Hondurasen Madrilgo enbaxadari eta Bilboko kontsulatuari helarazitako manifestuarekin: «Justizia Bertarentzat, justizia munduarentzat!».

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) 50. urteurrena: 50 urte saharar estatua
Otsailaren 27an mende erdia beteko da SEAD aldarrikatu zenetik, eta 50 euskal erakundek baino gehiagok manifestu bat sinatu dute urteurrena ospatzeko. Horien artean dago Euskadiko GGKEen Koordinakundea.





