Portada Informe del impacto social de las ONGD vascas en Chiapas 2010-2020

Euskal GGKE-ek Chiapasen duten inpaktu sozialari buruzko txostena 2010-2020

Urtea: 2022
Lanketa: Euskadiko GGKE-en Koordinakundea, Bernardo García Izquierdo

Euskal GGKE-ek ibilbide luzea egin dute Chiapasen, Euskadiko erakunde publikoen laguntzarekin, hein handi batean. Antolakunde horietako batzuek 90eko hamarkadan hasi zuten beren elkartasun-jarduera, eta gaur egun arte iraun dute.

Azterketa berritzaile honek neurtu nahi du 2010-2020 urteetan zehar esku hartze horrek izan duen inpaktu soziala lurralde horretan. Analisiaren helburua da zenbait proiektu puntual ebaluatze hutsetik harago joatea. Lortutako ondorioen argazki zabala eskaintzen du, bai eta euskal GGKE-en elkartasun-ekimenei esker Chiapasko emakumeen eta gizonen bizitzan zer aldaketa sakon gertatu diren jakitea ere, gizarte-eraldaketaren ikuspegitik. Ikuspegi holistikotik, lan honek eskualde eta denbora tarte horietan egindako lanaren indarguneak eta ahulguneak adierazten du emaitzei dagokienez.