Eusko Legebiltzarrak Lankidetzarako eta Elkartasunerako Lege berria onartu du Euskadiren konpromisoak indartzeko eta munduak dituen erronka nagusiei aurre egiteko

Argakia Legebiltzarra Lankidetzarako eta Elkartasunerako legea 2024
Argakia Legebiltzarra Lankidetzarako eta Elkartasunerako legea 2024
2024ko otsailaren 15ean, Eusko Legebiltzarrak Lankidetzarako eta Elkartasunerako Lege berria onartu du; horrek Euskadiko etorkizuneko garapenerako lankidetza politiken markoa zehazten du. Talde guzti hauen aldeko botoak izan ditu: EAJ, PSE-EE, EH Bildu, Elkarrekin Podemos-IU eta PP.

2024ko otsailaren 15ean, Eusko Legebiltzarrak Lankidetzarako eta Elkartasunerako Lege berria onartu du; horrek Euskadiko etorkizuneko garapenerako lankidetza politiken markoa zehazten du. Talde guzti hauen aldeko botoak izan ditu: EAJ, PSE-EE, EH Bildu, Elkarrekin Podemos-IU eta PP.

Euskadiko Garapenerako GKE-en Koordinakundearen arabera, arau berri honek erakusten du beharrezkoa dela aurrera egitea Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuaren % 0,7 lankidetza-politiketara bideratzearen helburu historikoan. Lege honek Euskadiko nazioarteko lankidetza-egitasmoei garrantzi politika eta soziala handiagoa ematea aintzat hartzen dugu, baita GGKE-en ibilbidea aitortzea ere politika horien bultzatzaileak direlako. Lankidetza proiektuak kudeatzean prozesu burokratikoak irekitzea eta malgutzea positibotzat jotzen dugu, eta erakundeen arteko koordinazioan aurrera egitea ere bai. Halaber, iruditzen zaigu egokia dela legeak garapenerako politiken koherentziaren ikuspegia bere gain hartzea; horrek beste erakundeetako arloak inplikatuko ditu ekimen guztiak lankidetza politiken oinarriekin eta helburuekin koherenteak izan daitezen.

Ez da guk idatziko genukeen legea, baina aitortzen dugu Eusko Jaurlaritzak egin duen esfortsua bi urtez iraun duen elaborazio-prozesuak parte hartzailea izateko. Baita horren borondatea ere guretzat funtsezkoa diren gaiak kontuan izateko gizarte zibileko erakundeak garen heinean, esate baterako GGKEek eragile gisa duten funtsezko eginkizunaren aitortza. Horiek guztiek dokumentua hobetu dute. Gainera, balioetsi nahi dugu alderdi politikoek adostasun zabala lortu nahi izana, baita eginkizun protagonista eman digutelako gure eskaerak entzunez, aintzat hartuz eta legearen testuan sartuz. Horiek guztiak gure esperientzia luzearen eta zaurgarritasunean dauden herriekin hamarkada askotan zehar egindako gure ibilbidearen fruitua da.

Hala ere, eragile berriak lankidetzaren eginkizunarekin bat egiteak kexkatzen gaitu, ez ote duten desitxuratuko horren helburu eraldatzailea; hori sakon garatuta zegoen aurreko legean. Gainera, iruditzen zaigu aurrekontuaren konpromisoa bakarrik ez duela ziurtatzen hori automatikoki betetzea, baina arau berri honekin hori artikuluetan sartzen aurrera egiten da. Hori dela eta, tentuz jokatu nahi dugu, erakundeek sistematikoki bete ez dutelako aurreko 2007ko legea.

Euskal lankidetzaren denbora berri honi ilusioz eta gogobetez aurre egiten diogu. Espero dugu lege berri honek eta garatuko diren hurrengo tresnek kalitatezko eta euskal lankidetza politika egonkorrak zurkaiztea, eta beharrezkoa den markoa ezartzea nazioartean erreferente izateko egungo testuinguru aldakorrean, mehatxuz eta ziurgabetasunez beterik. Azken finean, lege marko hau aurrean ditugun lehenengo pausua baino ez izatea espero dugu politika hau egonkortzeko eta erronka berriei aurre egiteko. Hain zuzen ere, gizarte zibileko erakundeok horretan aukera bat ikusten dugu mundu hobe bat marrazten jarraitzeko.

Argazkia: Eusko Legebiltzarra

ENTRADAS RELACIONADAS

Utzi erantzun bat