Koordinakundearen aktualitatea

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak euskal lankidetzaren erronka estrategikoak zehaztu ditu 2030era begira
Otsailaren 26an, Euskadiko GGKEen Koordinakundea osatzen duten erakundeak Arantzazuko (Oñati) Gandiaga Topagunea Batzar Zentroan bildu ziren 2022-2030 Plan Estrategikoaren inguruan hausnartzeko.

11 martxoa 2026

Badator 24. Korrika!
Korrikaren 24. edizioan Euskadiko GGKEen Koordinakundearen kilometroan parte hartu nahi duzu? Aurten Bilbon izango da, martxoaren 29an, igande goizean.

9 martxoa 2026

Martxoak 8: dominazio sistemen aurrean, beste mundu bat feminismotik, borrokatik eta antolakuntzatik
Martxoaren 8an, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak bat egin du Euskal Herriko Mugimendu Feministak Bilbon, Donostian eta Gasteizen deitutako mobilizazioekin.

8 martxoa 2026

Berta Caceresen hilketaren 10. urteurrena
Euskadiko GGKEen Koordinakundeak bat egin du hainbat erakundek Hondurasen Madrilgo enbaxadari eta Bilboko kontsulatuari helarazitako manifestuarekin: «Justizia Bertarentzat, justizia munduarentzat!».

2 martxoa 2026

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) 50. urteurrena: 50 urte saharar estatua
Otsailaren 27an mende erdia beteko da SEAD aldarrikatu zenetik, eta 50 euskal erakundek baino gehiagok manifestu bat sinatu dute urteurrena ospatzeko. Horien artean dago Euskadiko GGKEen Koordinakundea.

24 otsaila 2026

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak datozen bost urteetako erronka estrategikoei buruzko hausnarketa egingo du Arantzazun
Otsailaren 26an, ostegunean, 2022-2030 Plan Estrategikoari buruzko hausnarketa jardunaldi bat egingo du Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, plangintzaren indarraldiko hurrengo bosturtekoari ekiteko.

9 otsaila 2026

Kolonbiako giza eskubideen egoerari jarraipena egiteko euskal ordezkaritzaren adierazpena
Kolonbiako Euskal Ordezkaritzak eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak gatazka armatuaren degradazioaz ohartarazi eta bakearen eta giza eskubideen aldeko konpromisoa berretsi dute.

2 otsaila 2026

Giza eskubideen egoeraren jarraipenerako euskal ordezkaritza Kolonbian: kronika eta argazkiak
Bisitan zehar, Euskadiko GGKEen Koordinakundea eta euskal ordezkaritza herrialdeko gizarte erakunde eta giza eskubideen defendatzaile ugarirekin bildu dira.

31 urtarrila 2026

Euskal ordezkaritza bat Kolonbian dago Euskadin aldi baterako hartutako giza eskubideen defendatzaileen jarraipena egiteko
Urtarrilaren 22tik 31ra bitartean, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak parte hartuko du Eusko Jaurlaritza buru duen ordezkaritzan, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziarekin, Eusko Legebiltzarrarekin eta giza eskubideen zein lankidetzaren arloko erakundeekin batera.

23 urtarrila 2026

Palestinan Israelek GKEei ezarritako blokeoak arrisku larrian jartzen du orain jasotzen ari den laguntza humanitario urria
Premiazkoa da nazioarteko komunitateak, Europako Batasunak eta Espainiako Estatuak berehalako neurriak hartzea Israelgo Gobernua presionatzeko; besteak beste, armen merkataritzaren berehalako eta benetako amaiera.

16 urtarrila 2026

2025eko Genero Jardunaldietako bideoak ikusgai: «Erresistentzia eta zaintza kolektiboak indarkeria matxisten aurrean»
Solasaldi batean bildu ziren Maialen Ferreira, Klaudia Ugarte, Patricia Simon eta Suha Al Najjar. Horrez gain, antzerkia, gorroto diskurtsoak desmuntatzeko tailer praktikoa eta Olatz Arrese aka Estrella Electrónica DJak girotutako...

14 urtarrila 2026

Genero Jardunaldiak 2025: «Erresistentzia eta zaintza kolektiboak indarkeria matxisten aurrean»
Abenduaren 11n Bilborocken izan zen Euskadiko GGKEen Koordinakundeak eta eLankidetzak urtero antolatzen dituzten genero jardunaldien X. edizioa.

9 urtarrila 2026

Venezuela: nazioarteko zuzenbidearen urraketak bake globala mehatxatzen du
Garapenerako Erakundeen Koordinakundeak erabat gaitzetsi du Amerikako Estatu Batuek Venezuelan egindako eraso militarra eta Nicolas Maduroren atzematea.

8 urtarrila 2026

BATUZ irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat: zerga-esparru berriari aurre egiteko gako praktikoak
Dagoeneko ikusgai dago BATUZ estrategiari buruzko online informazio saioaren bideo osoa. 200 pertsonak baino gehiagok jarraitu zuten zuzenean.

26 abendua 2025

Urte berri on!
Afrikako esaera zahar honekin, gure besarkadarik estuena helarazi nahi dizuegu, elkarrekin mundua eta geure burua eraldatzen jarrai dezagun: «Azkar joan nahi baduzu, bakarrik ibili. Urrutira iritsi nahi baduzu, zoaz bidelagunekin».

23 abendua 2025