Hasiera » Lan-ildoak » Sektorea indartzea
LAN-ILDOAK:
Sektorea indartzea
Mundua etengabe aldatzen ari da, eta, horrekin batera, nazioarteko lankidetza ere. Nazioarteko lankidetzak bilakaera handia izan du euskal gizarteak munduko pertsona pobretuenekin izan zituen lehen elkartasun-adierazpenetatik gaur arte.
GGKEak ere egokitu egin dira munduak aurrean dituen testuinguru eta erronka berrietara. Hala ere, aldatu ez dena da gizarte zibil artikulatua, indartsua eta prestatua izatearen balio erantsia, parte-hartzeari, demokrazia inklusiboari, aniztasunari eta erronka globalei erantzuteko gaitasunari dagokienez.
Eraldaketarako lankidetza:
- GGKEak eta nazioarteko lankidetzaren sektorea etengabe hobetzen eta haien lana, inpaktua eta kohesioa indartzen laguntzen dugu, etengabeko egokitze-prozesu horretan bidelagun izateko.
- Irismen luzeko begirada dugu aurrean ditugun testuinguru, behar edo erronka berriei aurrea hartzeko. Horretarako, prestakuntzak, jardunaldiak eta hausnarketa-prozesuak antolatzen ditugu, eta, lantaldeen bidez, sektorearentzat giltzarri diren hainbat gaitan sakontzen dugu: araudi- edo administrazio-aldaketak, lankidetzaren ikuspegi berriak, GGKE-en finantzaketa- eta jasangarritasun-bideak, hausnarketa-prozesuak edo herritarrekin elkarreragiteko eta konektatzeko estrategiak.
- Arreta eta informazio zerbitzu osoa eskaintzen diegu bazkide diren GGKE-ei, erakundeei eta euskal lankidetzako beste eragile batzuei, bai eta aholkularitza behar duten edo alor horretara hurbildu nahi duten herritarrei ere.
Lotutako aktualitatea

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak datozen bost urteetako erronka estrategikoei buruzko hausnarketa egingo du Arantzazun
Otsailaren 26an, ostegunean, 2022-2030 Plan Estrategikoari buruzko hausnarketa jardunaldi bat egingo du Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, plangintzaren indarraldiko hurrengo bosturtekoari ekiteko.

BATUZ irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat: zerga-esparru berriari aurre egiteko gako praktikoak
Dagoeneko ikusgai dago BATUZ estrategiari buruzko online informazio saioaren bideo osoa. 200 pertsonak baino gehiagok jarraitu zuten zuzenean.

«’Match’ Giza Eskubideekin eta elkartasunarekin», Nerea Uriarte Goitiaren iritzi artikulua
Nerea Uriarte Goitia Euskadiko GGKEen Koordinakundeko lehendakariaren iritzi artikulua, euskal erakundeen aurrekontu eztabaidaren testuinguruan. Abenduaren 16an El Diario Vascon eta El Correon (gaztelaniaz) eta urtarrilaren 14an Berria egunkarian (euskaraz) argitaratua.

Jardueren txostena: Zer egin zuen Euskadiko GGKEen Koordinakundeak 2024an?
Gardentasunarekin eta kontuen argitasunarekin dugun konpromisoaren ildotik, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak 2024. urtean egindako lanaren laburpena aurkeztu du.

Koordinakunde Autonomikoen Topaketa: testuinguru konplexuen aurrean, irtenbide partekatu eta eraldatzaileak
Azaroaren 21ean eta 22an, Euskadiko GGKEen Koordinakundea Madrilen izan da, Garapenerako GKEen Koordinakunde Autonomikoen Sarearen XX. Topaketan parte hartzeko.

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak Donostia Mundu Artean programaren lehen aintzatespena jaso du
Donostia Mundu Artean programak bere 30. urteurrena ospatu du Aieteko Jauregian, garapenerako lankidetzari lotutako pertsona, erakunde eta instituzioekin batera.

