Gure Batzar Orokorra egin dugu GGKE-ek euskal lankidetza-politiketan duten eginkizuna indartzen jarraitzeko

Palestina ekintza Batzar orokorra 2024
Palestinari elkartasuna adierazi diogu eta su-etena exijitu dugu; lankidetzarako euskal politiken tresnei buruzko gogoeta-prozesu bat abian jarri dugu; eta Gobernu Batzordea berritu dugu Arabako ordezkari berri bat gehituta.

Maiatzaren 30ean, gure Ohiko Batzar Nagusia egin dugu Bilbon. Nazioarteko ziurgabetasun handiko une batean egin dugu, non gizateria osoari eragiten dioten erronka global handiak dauden. Garai oso garrantzitsu bat, baita mundu bidezkoago, feministago eta iraunkorrago baten aldeko talde-lana indartzeko ere. Topaketak balio izan du nazioarteko egoeraren aurrean gure kezka mahai gainean jartzeko. Horrek eskatzen du, inoiz baino gehiago, giza eskubideak, planetaren babesa eta bakearen kultura bermatzeko gai den lankidetza.

Planak, proiektuak eta helburuak

2023an egindako lanaren berri eman dugu (laster memoria eta bideo memoria webgunean egongo dira eskuragarri), eta ekitaldi horri dagokion kudeaketa-txostena eta txosten ekonomikoa onartu ditugu. 2024rako lanaren plangintza eta aurrekontua ere aurkeztu eta onartu ditugu.

2024ko otsailaren 15ean onartutako Lankidetzari eta Elkartasunari buruzko Lege berriari lotuta, Batzar Orokorrak gogoeta-prozesu bat abiaraztea erabaki du. Horren helburua da gure proposamenak eta jarrerak adostea lankidetzarako euskal politikak ezartzeko erakundeek hornitu behar dituzten tresna berriei dagokienez. Hori bat dator, gainera, beste erakunde batzuk beren tresnak definitzeko garatzen ari diren beste prozesu batzuekin, eta, beraz, beharrezkoa da gure jarrerak adostea, interes kolektiboaren alde erakundeekin lan egiteko.

Bestalde, 2023-2030 Genero Politika berria onartu eta urtebetera, haren helburuak eta hartutako konpromisoak gogoratu ditugu. Halaber, denbora horretan lortutako aurrerapenak partekatu ditugu, baita aurten ezarritako erronkak eta ekintzak ere gure lanean genero-ekitatean aurrera egiten jarraitzeko helburuarekin.

Era berean, orain dela urtebete onartu zen gure atxikimendu-protokolo berria. Horrek, gure erakundeak hainbat gairi buruzko posizionamenduak hartzeko edo sortzeko oinarriak eta prozedura finkatzen ditu. Protokolo horren funtzionamenduaren berri eman dugu, baina datu erabakigarriagoak izateko hurrengo batzarrean sakonago ebaluatuko dugu, doikuntzak edo aldaketak egin behar diren ala ez aztertzeko.

Gobernu Batzordekide berria eta GGKE bazkide berria

Ordezkaritza-karguei dagokienez, Batzarrak gure erakundeko Arabako ordezkari berria izendatzea onartu du. Beraz, gaur egun, Euskadiko GGKE-en Koordinakundearen Gobernu Batzordea honako hau da:

Lehendakaritza: Josu Urrutia, Mundukide
Lehendakariordetza: Nerea Uriarte, Garabide Elkartea
Idazkaritza: Mary Tere Guzmán, Alboan
Diruzaintza: Jaime Bernar, Zabalketa Elkartea
Arabako ordezkaria: Enrique García Ruiz de Galarreta, Ingeniería para la Cooperación – Lankidetzarako Ingeniaritza ICLI
Bizkaiko ordezkaria: Ricardo Fernández, Medicusmundi Bizkaia
Gipuzkoako ordezkaria: Iñigo Odriozola, Tau Fundazioa

Eskerrak eman nahi dizkiogu Medicusmundi Arabako Marian Uriarteri, azken urteotan Arabako ordezkari gisa egindako lanagatik.

Gainera, Batzak Orokorrak Misiones Salesianas GGKEa gure sareko erakunde bazkide berri gisa onartu du, sartzeko prozedura bete ondoren. Bestalde, Pausumedia GGKEak Euskadiko GGKE-en Koordinakundean baja emateko eskatu du. Hori dela eta, eskertzen diogu proiektu komun honi eskaini dion dedikazioa eta denbora. Beraz, gaur egun 83 GGKEk osatzen dute gure erakundea.

Gazarekin elkartasuna

Gainera, Gazako genozidioa gelditu! goiburua duen ekintza baten bidez, Euskadiko GGKE-en Koordinakundeak salatu du Gazan 35.000 pertsona baino gehiago hil izana eta Palestinan etengabe giza eskubideak eta eskubide humanitarioa urratu izana. Baita horniketak, oinarrizko baliabideak eta laguntza humanitarioa gerra-arma gisa erabiltzea ere. Gainera, berehalako su-eten iraunkorra eskatu dugu, baita krisi humanitario honi amaiera ematea eta sarbide humanitarioa bermatzea ere, eta elkartasuna adierazi diogu Palestinari.

ENTRADAS RELACIONADAS

Utzi erantzun bat