KOORDINAKUNDEA

Beste kolektibo batzuekin

Gure eraldatze-helburu berdinak dituzten beste kolektiboekin, mugimendu sozialekin eta espazioekin elkartzeak ere laguntzen du gure erakundearen helburuak lortzen. Honako sare hauetan parte hartzen dugu, besteak beste.

Sareen Sarea

Sareen Sarea

Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeen sare ugari biltzen dituen elkartea da. Gizarte bidezkoagorantz eta solidarioagorantz aurrera egiteko sortu zen, kohesionatuagoa eta parte-hartzaileagoa izan dadin, kritikoagoa ekonomiari gehiegi begiratzen dion eta pertsonengan zentratzen ez den garapen-ereduarekin, eta gaitasun handiagoa izango duena proposamenak eta alternatibak elkarlanean eraikitzeko, gizarte-eredu humanoagorantz aurrera egin ahal izateko.

Coordinadora de Organizaciones para el Desarrollo estatal

Estatuko Garapenerako Erakundeen Koordinakundea

Garapenaren, nazioarteko elkartasunaren, ekintza humanitarioaren, herritartasun globalerako hezkuntzaren eta munduko edozein lekutan giza eskubideen alde lan egiten duten erakunde eta plataforma sozialen estatuko sarea.

Red de Coordinadoras Autonómicas de ONGD

GGKE-en Koordinakunde Autonomikoen Sarea

GGKE-en 17 koordinakunde autonomikoen sarea. Horren eginkizuna da agenda politiko bateratua sortzea, beren lurralde-mailetan lankidetza koordinatzeko eta elkarren osagarri izateko. Bere jarduera-ildoen artean honako hauek daude: lankidetza deszentralizatua defendatzea eta balioa ematea, tokiko errealitatera egokitutako mobilizazio sozialeko kanpainak eta ekintzak garatzea, estatu-mailako ekintzekin koordinatuta, eta sektore gisa egiten diren praktikak indartzea eta hobetzea.

Bizkaiko martxoaren 8ko eta azaroaren 25eko koordinakunde feministak

Martxoaren 8an (Emakumeen Nazioarteko Eguna) eta azaroaren 25ean (Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna) jarduerak edo mobilizazioak antolatzen dituzten kolektiboen aliantzak.

Unibertsitate Kritiko Sarea

Unibertsitate Kritiko Sarea

GGKE-en, mugimendu sozialen eta UPV/EHUko irakasleen, ikasleen eta ikertzaileen sarea, unibertsitate publikoaren rol soziala sustatzea helburu duena. Talde-hausnarketa sortzen du unibertsitate publiko sentikorra eta konprometitua eraikitzeari buruz, helburua izanik guztion ongia, gizarte-justizia eta bidezko gizarteak bultzatuko dituzten proposamenak sortzea unibertsitatearen esparrutik eta beste gizarte-eragile batzuekin elkarlanean; besteak beste, GGKE-ekin, elkarteekin eta mugimendu sozialekin.

Finantza Etikoak

Finantza Etikoak Euskadi Elkartea

Finantza etikoen kultura sustatzea du helburu, hainbat modutan: prestakuntza, hezkuntza kritikoa, Fiare Banka Etikoaren osagarri diren finantza-zirkuituak sortzea eta aktibismo ekonomikoa sustatzea.