Euskal lankidetza publikoaren azterketa 2011-2014: lankidetza deszentralizatuari begirada bat

Euskal lankidetza publikoaren azterketa 2011-2014: lankidetza deszentralizatuari begirada bat

Urtea: 2015
Lanketa: Euskadiko GGKE-en Koordinakundea, Gorka Mola

Azken urteotan, euskal erakundeak igaro dira baliabideen emaile huts izatetik beste lankidetza-eredu bateko eragile aktibo izatera. Uste dugu funtsezkoa dela datu eguneratuak eta erraz egiaztatzeko modukoak izatea, gure lankidetza-politiken kopuruaren eta kalitatearen irudi orokor bat izateko.

Lan honek 2011-2014 aldiko lankidetza-politikak ditu aztergai; urte horietan, hain zuzen ere, krisiak eta murrizketek kalte handiak eragin dizkiete aipatutako politikei. Murrizketa horiek ez datoz bat erakunde nagusiek beren arau-esparruak sendotzeko agertu duten joerarekin. Ikerketa honen helburua da euskal erakunde publikoek sustatutako garapenerako lankidetzaren ezaugarriak ezagutzea eta agerian jartzea, eta, krisiak arlo horretako politiketan izan duen eragina aztertzea.