Lankidetza-politika

Euskal ordezkaritza bat Kolonbian dago Euskadin aldi baterako hartutako giza eskubideen defendatzaileen jarraipena egiteko

Urtarrilaren 22tik 31ra bitartean, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak parte hartuko du Eusko Jaurlaritza buru duen ordezkaritzan, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziarekin, Eusko Legebiltzarrarekin eta giza eskubideen zein lankidetzaren arloko erakundeekin batera.

Euskal ordezkaritza bat Kolonbian dago Euskadin aldi baterako hartutako giza eskubideen defendatzaileen jarraipena egiteko Read More »

Palestinan Israelek GKEei ezarritako blokeoak arrisku larrian jartzen du orain jasotzen ari den laguntza humanitario urria

Premiazkoa da nazioarteko komunitateak, Europako Batasunak eta Espainiako Estatuak berehalako neurriak hartzea Israelgo Gobernua presionatzeko; besteak beste, armen merkataritzaren berehalako eta benetako amaiera.

Palestinan Israelek GKEei ezarritako blokeoak arrisku larrian jartzen du orain jasotzen ari den laguntza humanitario urria Read More »

«’Match’ Giza Eskubideekin eta elkartasunarekin», Nerea Uriarte Goitiaren iritzi artikulua

Nerea Uriarte Goitia Euskadiko GGKEen Koordinakundeko lehendakariaren iritzi artikulua, euskal erakundeen aurrekontu eztabaidaren testuinguruan. Abenduaren 16an El Diario Vascon eta El Correon (gaztelaniaz) eta urtarrilaren 14an Berria egunkarian (euskaraz) argitaratua.

«’Match’ Giza Eskubideekin eta elkartasunarekin», Nerea Uriarte Goitiaren iritzi artikulua Read More »

Aurrekontuen eztabaidan lankidetzaren aldeko apustu sendoa eskatzen diegu euskal alderdi eta erakundeei

Azken hilabeteetan, Euskadiko GGKEen Koordinakundea euskal erakundeetan ordezkaritza duten alderdi nagusiekin bildu da, udaletatik Eusko Legebiltzarreraino. Neurri handi batean lan horri esker, aurrekontu igoerak lortu dira Arabako Foru Aldundian, Gipuzkoako Foru Aldundian eta Gasteizko Udalean, besteak beste.

Aurrekontuen eztabaidan lankidetzaren aldeko apustu sendoa eskatzen diegu euskal alderdi eta erakundeei Read More »

Gasteiz en Conexión jardunaldiaren hamargarren edizioak ahotsa altxatu du gorroto diskurtsoen aurrean

Gasteizko GGKEen urteroko topaketak gorroto diskurtsoak jorratu ditu aurten, Quinndy Akeju, Katherine Escobar, Estela Díaz, Gasteiz Anitza, ZAS! Zurrumurruen Aurkako Sarea, Lumagorri, Alarma Morea, Almu Lasacre eta gaztetxoentzako arte lehiaketarekin.

Gasteiz en Conexión jardunaldiaren hamargarren edizioak ahotsa altxatu du gorroto diskurtsoen aurrean Read More »