Hasiera » Lan-ildoak » Nazioarteko lankidetza-politika publikoa
LAN-ILDOAK:
Nazioarteko lankidetza-politika publikoa
Nazioarteko lankidetzarako euskal politika defendatzen dugu aurrera egiteko giza eskubideetan, genero-ekitatean eta gizartearen kohesioan, eta gizateria gisa eragiten diguten arazo globalak konpontzen laguntzeko.
Nahi dugun politika:
- Lan egiten dugu, ikuspegi feministatik, agenda politikoaren erdigunean egon dadin giza eskubideen defentsa, baita egiazko demokrazia, inklusiboa, gardena eta parte-hartzailea lortzeko mekanismoak indartzeko ere. Ekarpenak eta proposamenak egiten ditugu lankidetzan esku hartzen duten erakundeetako ordezkariekin, indar politikoekin eta eragile sozialekin elkarlanean.
- Herrialde garatuenek NBEren aurrean duten nazioarteko konpromiso historikoa eta Lankidetzaren Euskal Legearena betetzea aldarrikatzen dugu; izan ere, konpromiso horien arabera euskal erakundeek Euskadiko barne produktu gordinaren % 0,7 bideratu behar dute lankidetzara. Hala ere, euskal erakunde nagusiek behin eta berriz bete ez duten konpromisoa da hori, salbuespenak salbuespen. Aurrekonturik gabe, ez dago politikarik.
- Gure eskaerek ez dute soilik kopuruetan eta aurrekontuetan jartzen arreta. Lankidetza-politika, ikuspegi, metodologia, planteamendu eta tresna ausartak behar ditugu, berritzaileak, kalitatezkoak eta desparekotasunak eraldatuko dituztenak, euskal lankidetzak nazioarteko erreferente izaten jarrai dezan.

Lotutako aktualitatea

El Salvadorren elkartasuna kriminalizatzen duen Atzerriko Eragileen Legea arbuiatu du Eusko Legebiltzarrak
El Salvadorko giza eskubideen egoeraren jarraipenerako euskal ordezkaritzak agerraldia egin du osoko bilkuraren ostean, Ivania Cruz abokatu eta giza eskubideen defendatzailearekin batera.

Elkartasunaren kriminalizazioa El Salvadorren
El Salvadorko azken gertakariak ikusita, eta Atzerriko Eragileen Legea onartzeari dagokionez, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak ohar hau idatzi du, egoerarekin oso kezkatuta.

Sevillara bidean: tokikotik, Garapenerako Finantzaketari buruzko IV. Konferentziarantz
Euskadiko GGKEen Koordinakundea Garapenerako Finantzaketari buruzko Nazioarteko IV. Konferentzian (FfD4) izango da, ekainaren 30etik uztailaren 3ra, Sevillan. Eta ostegun honetan, UN Etxeak Bilbon antolatutako tokiko tailerrean parte hartu du.

Lankidetzarako Legearen bigarren urteurrena ospatzeko ekitaldia Espainiako Kongresuan
Euskadiko GGKEen Koordinakundea Madrilen izan da astelehen honetan, maiatzaren 12an, Estatuko Garapenerako Erakundeen Koordinakundeak Kongresuan antolatutako topaketan.

Euskadiko GGKEen Koordinakundea Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailarekin bildu da
Euskadiko GGKEen Koordinakundeko ordezkariak Noël d’Anjou sailburuarekin eta José Enrique Corchón sailburuordearekin bildu dira, eta «Euskaditik lankidetza, bakea eta elkartasuna defendatzeko apustu sendoa» egiteko eskatu diete, atzerakada demokratiko handiko gaur egungo nazioarteko testuinguruan.

Gaza: zibilen aurkako erasoak behingoz amaitu behar dira
Garapenerako Erakundeen Koordinakundeak gogorarazi du, beste behin ere, su-eten iraunkor baten premia, bai eta sarbide humanitario nahikoa eta iraunkorra, Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioarekiko errespetua, Israelekin armen merkataritza amaitzea eta gatazkari irtenbide negoziatu bat ematea beharrezkoak direla ere.