LAN-ILDOAK:

Nazioarteko lankidetza-politika publikoa

Nazioarteko lankidetzarako euskal politika defendatzen dugu aurrera egiteko giza eskubideetan, genero-ekitatean eta gizartearen kohesioan, eta gizateria gisa eragiten diguten arazo globalak konpontzen laguntzeko.

Nahi dugun politika:

  • Lan egiten dugu, ikuspegi feministatik, agenda politikoaren erdigunean egon dadin giza eskubideen defentsa, baita egiazko demokrazia, inklusiboa, gardena eta parte-hartzailea lortzeko mekanismoak indartzeko ere. Ekarpenak eta proposamenak egiten ditugu lankidetzan esku hartzen duten erakundeetako ordezkariekin, indar politikoekin eta eragile sozialekin elkarlanean.
  • Herrialde garatuenek NBEren aurrean duten nazioarteko konpromiso historikoa eta Lankidetzaren Euskal Legearena betetzea aldarrikatzen dugu; izan ere, konpromiso horien arabera euskal erakundeek Euskadiko barne produktu gordinaren % 0,7 bideratu behar dute lankidetzara. Hala ere, euskal erakunde nagusiek behin eta berriz bete ez duten konpromisoa da hori, salbuespenak salbuespen. Aurrekonturik gabe, ez dago politikarik.
  • Gure eskaerek ez dute soilik kopuruetan eta aurrekontuetan jartzen arreta. Lankidetza-politika, ikuspegi, metodologia, planteamendu eta tresna ausartak behar ditugu, berritzaileak, kalitatezkoak eta desparekotasunak eraldatuko dituztenak, euskal lankidetzak nazioarteko erreferente izaten jarrai dezan.

Lotutako aktualitatea

Argitalpena/Txostena

El Salvadorko Giza Eskubideen egoeraren salaketa

Zehar-Errefuxiatuekin eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak prentsaurrekoa eskaini dute Ivania Cruz eta Zenayda Serranorekin batera, salatzeko El Salvadorren gertatzen ari den giza eskubideen urraketa, bai eta gizarte zibilaren kriminalizazioa eta jazarpena ere.

Jakinarazpena/Prentsa-oharra

Manifestua: Gazak ezin du itxaron

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak bat egin du UNICEF, UNRWA, Amnistia Internazionala, Oxfam Intermon, Mugarik Gabeko Medikuak, Save the Children eta Bakearen aldeko Mugimendua (MPDL) erakundeek sustatutako presazko manifestuarekin. Espainiako Estatu osoko ehunka erakundek babestu dute adierazpena.

Elkarrizketa

Antolatutako gizarte solidario batetik, inor atzean utzi gabe

Irene Molero Euskadiko GGKEen Koordinakundeko koordinatzaile nagusiak nazioarteko lankidetzari buruz Sabino Arana Fundazioak Bilbon antolatutako hitzaldi batean parte hartu du. Solasaldiaren harira, gaiari buruz hitz egin du Onda Vasca irratiarekin izandako elkarrizketa batean ere.