Gizarte-eraldaketarako hezkuntzari buruzko VI. jardunaldiak

Foto jornada Educación para la Transformación Social 2023

Ikaskuntzaren kultura: hezkuntza eraldatzailerantz aurrera egiteko giltzarri

2023ko martxoaren 30ean, jardunaldi hauek antolatu ditugu Bilbon ikaskuntzaren kulturan sakontzeko hezkuntzaren arloan eta gaian trebatzeko.

Honako hauek hartu dute parte: Lia Pinheiro Barbosak, Latinoamerikako Ikasketetan doktorea Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan eta soziologoa eta soziologiako irakaslea Universidad Federal do Ceará-n (Brasil); eta Juanjo Celorio Díazek, Historia Modernoan eta Garaikidean lizentziatua Deustuko Unibertsitatean, eta ia 40 urtez Gizarte Zientzien Didaktikako irakasle Euskal Herriko Unibertsitatean.

Gainera, zenbait erakundek esperientziak aurkeztu dituzte ikaskuntza-kulturari dagokionez. Azkenik, talde lana egiteko denbora ere egon da tailleren bitartez.

Antolatzaileak: Euskadiko GGKE-en Koordinakundea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Hegoa Institutua

ENTRADAS RELACIONADAS

Genero jardunaldietako bideoak ikusgai: «Entzuten al da emakumeen ahotsa?»

2024ko abenduaren 12an, eLankidetzak eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak generoaren arloan erakundeen barnera egindako lanari buruzko jardunaldiak antolatu zituzten, Bilboko Hika Ateneoan. Nava San Miguel, Francy Fonseca, Clara Murguialday, María Ángeles Fernández, Hiruki Larroxa eta Farapi Koop bildu zituzten hitzaldi eta mahai-inguruak ikusgai daude jada.

Utzi erantzun bat