Politiken eta Giza Garapen Iraunkorraren ikuspegiaren arteko koherentziaren azterketa. Proposamen metodologikoa

Politiken eta Giza Garapen Iraunkorraren ikuspegiaren arteko koherentziaren azterketa. Proposamen metodologikoa

Urtea: 2018
Lanketa: Euskadiko GGKE-en Koordinakundea, UNA Comunicación y Gestión, Silvia Piris Lekuona

Autonomia-erkidegoek, foru aldundiek eta tokiko gainerako erakundeek eskumen zabalak dituzte hainbat esparrutan, besteak beste, bai eta egoera ahulean dauden biztanleen gain eragina izan dezaketen politiketan ere. Gobernu deszentralizatuek herrialde bazkideen garapenari laguntzeko duten konpromiso gero eta handiagoa beteko badute, ezin dute lankidetza-programa eta –proiektuak sustatzera mugatu. Beren gobernuetako beste politikei ere begiratu behar diete, eta garapenerako politiken koherentzia maila handia lortzen ahalegindu behar dute. Gobernu deszentralizatuak harreman-sare konplexu batean daude murgilduta gainerako gobernuekin (estatuetakoekin, nazioartekoekin…), bai eta garapenerako politiken koherentzia sustatzerakoan kontuan hartu beharreko gainerako eragileekin ere.

Azterlan honek hiru lurralde historikoetan eskumen-esparru horretan garatutako politika motak identifikatzen ditu, eta analisirako esparru bat proposatzen du, garapenerako politiken koherentzia osoaren ikuspegia oinarritzat harturik. Analisirako marko horrek emandako kategorien arabera ulertu ahal izango dugu zer den giza garapen iraunkorraren ikuspegiarekin koherentzia gordeko duten politikak garatzea.