10 oinarri eta 20 akordio erakundeetan lan-politika feminista bat lortzeko

Azala lan-politika feminista baterantz erakundeetan publikazioa
Posible al da politika feminista bat eraikitzea Ekonomia Solidarioaren printzipioen eta balioen oinarrituta? Galdera hori izan da gure iparrorratza erronka horri eusteko egin ditugun saioetan eta publikazio hau egiteko.

Euskadiko GGKE-en Koordinakundetik talde eragile batean hartu dugu parte beste erakunde hauekin batera: SETEM Hego Haizea, Mugarik Gabe, Colectiva XXK eta REAS Euskadi (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea). Horren helburua izan da eraldatu nahi dugun eta bizigarri ez den lan-eredu baten aurrean alternatibak eraikitzea.

Posible al da politika feminista bat eraikitzea Ekonomia Solidarioaren printzipioen eta balioen oinarrituta? Galdera hori izan da gure iparrorratza erronka horri eusteko 2022az geroztik egin ditugun saioetan.

Lan handi horren ondorioz, erakundeen talde honek Denera iritsi ezinaren aurrean, lan-politika feminista publikazioa egin dugu. Dokumentu horretan, 10 oinarri eta 20 akordio proposatzen ditugu lan-politika feminista bat definitzeko eta pertsonen bizitza erdigunean jartzeko. Proposamen hauek komun minimo bat dira erakundeentzat, eta bakoitzak horiek garatu ditzake, edota horietan sakondu.

Dokumentu hau sustatu dugun erakundeok espero dugu gero eta erakunde gehiagorentzat lagungarria izatea beren erakundeen eraldaketa-prozesu feministetan.

ENTRADAS RELACIONADAS

Utzi erantzun bat