Hezkuntza formalean Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza indartzen lagundu nahi duzu? Bete ezazu galdetegi hau!

Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzari buruzko VIII. Jardunaldiak, apirilaren 3an Donostian. Argazkia: Euskadiko GGKEen Koordinakundea

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak laguntza eskatu du diagnostiko bat egiteko eta arlo horretan egiten ari den lana hobeto ezagutzeko, hezkuntza formalean Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza (GEH) indartzeko ikerketa baten lehen fase gisa.

Euskadiko GGKEen Koordinakundeko Hezkuntza taldeak Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza (GEH) hezkuntza formalean indartzeko ikerketa bat abian jarri du. Azterlan hau eremu honetan eragin politikoa indartzeko asmoarekin lotuta dago.

Ikerkuntza hori egiteko, lehen fase batean, diagnostiko bat garatuko dugu, GGKEek GEHren esparruan egiten dugun lana hobeto ezagutzeko eta, horrela, Euskal Hezkuntza Sistemari, oro har, eta hezkuntza formalari, zehazki, egiten diogun ekarpena ikusarazteko.

Zure erakundeak GEH proiektuen garapenean duen esperientzia maila edozein dela ere (altua edo baxua), eskain diezagukezun informazioa oso baliotsua izango da hezkuntza formalean GEH indartzeko estrategia bat eraikitzeko.

Beraz, ez izan zalantzarik, zure alea jarri!

Epea: maiatzaren 26ra arte

ENTRADAS RELACIONADAS

Utzi erantzun bat