Gipuzkoako garapenerako GKE-ek online jolas dibertigarria proposatu dute planetaren zaintzaren era giza eskubideen inguruan hausnartzeko

Kartela Esna TÚ 2023
Jolas honen hirugarren edizioak gure eguneroko ekintzen atzean zer dagoen eta ingurugiroan nola eragiten duten laguntzen du.

Jolas honen hirugarren edizioak gure eguneroko ekintzen atzean zer dagoen eta ingurugiroan nola eragiten duten laguntzen du. Gakoak ematen dizkie herritarrei mundua eraldatzeko ingurune hurbiletik hasita.


Ekimen hau Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren jardunaldi gehigarrien programazio ofizialaren parte da, eta bere asmoa da giza eskubideak sustatzea eta herritarrak hurbiltzea lankidetzara eta Gipuzkoako garapenerako GKE-etara.


Donostiako Saretuz sareko dendetan gastatzeko 5 bonu zozkatuko dituzte parte-hartzaileen artean.


Nazioarteko lankidetzan jarduten duten 85 euskal GKE biltzen ditu Euskadiko Garapenerako GKE-en Koordinakundeak (horietako 53 Gipuzkoan daude). Erakunde horrek online jolas honen hirugarren edizioa proposatu du Esna izenburupean. Oraingoan, hitz-joko horren bidez, erreferentzia egiten dio “esnatzearen eta indibidualki zein kolektiboki ekitearen beharrari” planeta zaintzeko eta jasangarriagoa den mundu bat lortzeko. Ekimen hauDonostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren programazio gehigarri ofizialaren parte da. Zinemaldia hiriburu horretan ospatuko da apirilaren 21etik 28ra.

“Quiz” formatuan oinarritutako online-jolas erraz honen bidez, edonork jakin izango du modu entretenigarri eta dibertigarrian “zenbat maite duen Amalurra, hura nola zaintzen duen (edo ez) eta zer dagoen gure eguneroko ekintzen atzean (eta horiek zer inpaktu duten ingurugiroan eta mundu osoko pertsona askoren giza eskubideetan)”, dio ekimena bultzatu duen kolektiboak.

Esna TÚ doako proposamen irekia da, oso aproposa jolasaren eta hausnarketaren bidez giza eskubideetara eta lankidetzara hurbildu nahi duen edonorentzat. “10 galdera ditu, eta horien bitartez ohartu gaitezke, adibidez, zer dagoen egunero jaten duzun entsaladaren beste aldean, zer ez dizuten kontatzen 10 euroko hegaldiez, zer dagoen zure esku mundu hau bizitzeko leku egokiago egiteko, edo zer egiten duten Gipuzkoako elkartasunak eta garapenerako GKE-ek mundua eraldatzeko”, aurreratu dute.

Gainera, azpimarratu dute erantzun dibertigarri eta ironikoen bitartez, jolasak gakoak eta erremintak ematen dituela ezagutzeko mundua eraldatzeko edonork egin ditzakeen eguneroko ekintzak, planetan gertatzen diren giza eskubideen urraketak, desberdinkeriak, pobrezia eta bidegabekeriak gutxiagotzeko. Azken finean, ekimen berritzaile honek ikuspegi, narratiba eta komunikatzeko era berriak eskaintzen ditu herritarrek ezagutu dezaten “beren sentsibilitatea aktualitateko gai batzuekin, besteak beste, larrialdi klimatikoa edo planetaren zaintza”.

Halaber, spot hau eskuragarri dago, eta Zinemaldiko programazio ofizialeko saioen hasieran proiektatuko dute jolasean parte hartzera anitmatzeko:

Euskadiko Garapenerako GKE-en Koordinakundeak Donostiako Saretuz kontsumo arduratsu eta eraldatzailearen sareko dendetan gastatzeko bost bonu zozkatuko ditu jolasean parte hartzen duten guztien artean.

Zinemaldiko eskuorri ofizialetan agertzen den QR kodea eskaneatuz edo honako web-orrialde hauen bidez sar daiteke jolasean:

www.labur.eus/esnatu2023

www.ongdeuskadi.org

www.zinemaetagizaeskubideak.eus

Urteak dira Euskadiko Garapenerako GKE-en Koordinakundeak lan egiten duela Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiarekin, hiriko beste gizarte-erakunde batzuekin batera.

Proposamen honen bidez, Euskadiko Garapenerako GKE-en Koordinakundearen asmoa da Zinemaldiaren helburuari laguntzea; alegia, giza eskubideak sustatzea. Halaber, aditzera eman nahi du zein den lankidetzaren, elkartasunaren eta garapenerako GKE-en eginkizuna mundu bidezkoagoa lortzeko pertsona guztientzat eta leku guztietan. Ekintza honek Donostiako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntza du.

ENTRADAS RELACIONADAS

Argazkia Erkidego Autonomikoen Topaketa Argazkia 2024

Bizitzeko lankidetzan aritzea, eusteko lankidetzan aritzea

Gijonen izan da, urriaren 3tik 5era, Garapenerako GKE-en Erkidegoko Koordinakundeen Sarearen XIX. Topaketa, eta Euskadiko GGKE-en Koordinakundeak ekimen horretan parte hartu du. Azken ebazpenean, koordinakundeek defendatzen dute «herrien arteko elkartasunaren aldeko apustua, indentitatearen ikur gisa».

Utzi erantzun bat