Euskadiko alderdi politiko nagusien ordezkariek hartu dute parte “Elkartasuna da erantzuna” hauteskunde-debatean

Argazkia hauteskunde-debatea 2023

Euskadiko GGKE-en Koordinakundeak eta Sareen Sareak hauteskunde-debate bat antolatu dugu apirilaren 25ean, Donostiako ONCEko areto nagusian.

Ekimen horretan, Euskadiko hiriburuetan eta foru-aldundietan gaur egun presentzia duten alderdi nagusietako ordezkari hauek hartu dute parte:

  • Olaia Duarte (EH Bildu)
  • Susana García (PSE-EE)
  • Víctor Lasa, (Elkarrekin Podemos IU)
  • Mikel Lezama, (PP)
  • Maite Peña, (EAJ-PNV)

Parte-hartzaileek honako gai honen inguruan solas egin dute, besteak beste: Euskadiko udalerri eta foru-aldundiek zer erronka, neurri eta politika sozial eta lankidetza-politika behar dituzten ziurgabetasun global handiko testuinguru honetan.

Xabier Madariaga Idirin kazetariak mahai-ingurua aurkeztu eta moderatu du, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Aldundiko laguntza izan du.

ENTRADAS RELACIONADAS

Badator erakunde barneko Genero Jardunaldien hamargarren edizioa

Abenduaren 11n Bilborocken izango da Euskadiko GGKEen Koordinakundeak eta eLankidetzak urtero antolatzen dituzten genero jardunaldien X. edizioa. Maialen Ferreira kazetariak moderatutako solasaldi batean bilduko dira Klaudia Ugarte, Patricia Simon eta Suha Al Najjar.

Utzi erantzun bat