Gure eskaerak eta proposamenak 2023ko udal- eta foru-hauteskundeetarako

Argazkia hauteskundeak 2023
7 proposamen 2023ko maiatzaren 28ko udal- eta foru-hauteskundeetara aurkezten diren alderdi politikoentzat.

Maiatzaren 28an udal- eta foru-hauteskundeetara deituta gaude, eta gure gertuko erakundeen norabidea zehaztuko dugu hurrengo 4 urteetarako.

Honelakoa da etorkizunerako nahi dugun Euskadi: baketsua, ingurumen aldetik jasangarria, feminista eta justizia sozialaren alde lan egingo duena. Beraz, Euskadiko GGKE-en Koordinakundetik hauteskunde hauetara aurkezten diren alderdi politikoei honako neurri eta proposamen zerrenda aurkeztu diegu arestian aipatutako helburua lortzen laguntzeko:

  • Euskadi solidarioa 2030 Agendaren esparruan.
  • Gobernuaren ekintza guztietan garapenerako politiken koherentzia bultzatzea, pobreziaren eta desparekotasunen aurkako borroka kausazko ikuspegitik eta ingurumenerako jasangarria den modu batean jorratzeko, Nazio Batuen 2030 Agendan jasota dagoen moduan.
  • Alderdi politikoek beren hauteskunde-programetan defenda ditzatela lankidetzarako euskal politikak.
  • Hezkuntza emantzipatzailearen alde egitea, gizartea eraldatzeko ezinbesteko tresna delako.
  • Gobernantza inklusibo eta eraldatzailearen alde egiten dugu.
  • Herri txikiak edo baliabide gutxiago dituztenak.
  • Erakundearen guztizko aurrekontu bateratuaren % 0,7 nazioarteko lankidetzara bideratzeko konpromisoa.

Gainera, Euskadiko GGKE-en Koordinakundeak eta Sareen Sareak hauteskunde-debate bat antolatu dugu apirilaren 25ean, Donostiako ONCEko areto nagusian.

ENTRADAS RELACIONADAS

Konexioak irudiak

Obamarengandik 5 pertsonatara zaude

Teoria bitxi horrek erakusten digu garapenerako GKEok jaio ginenetik defendatzen dugun hau: bizi garen mundua guztiz interkonektatuta dago, eta gure ekintzek ondorioak dituzte gure ingurunetik haratago.

Utzi erantzun bat