KOORDINAKUNDEAREN AKTUALITATEA

Jakinarazpena/Prentsa-oharra

Aurrekontuen eztabaidan lankidetzaren aldeko apustu sendoa eskatzen diegu euskal alderdi eta erakundeei

Azken hilabeteetan, Euskadiko GGKEen Koordinakundea euskal erakundeetan ordezkaritza duten alderdi nagusiekin bildu da, udaletatik Eusko Legebiltzarreraino. Neurri handi batean lan horri esker, aurrekontu igoerak lortu dira Arabako Foru Aldundian (1,2 milioi), Gipuzkoako Foru Aldundian (500.000 euro) eta Gasteizko Udalean (350.000 euro), besteak beste.

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Badator erakunde barneko Genero Jardunaldien hamargarren edizioa

Abenduaren 11n Bilborocken izango da Euskadiko GGKEen Koordinakundeak eta eLankidetzak urtero antolatzen dituzten genero jardunaldien X. edizioa. Maialen Ferreira kazetariak moderatutako solasaldi batean bilduko dira Klaudia Ugarte, Patricia Simon eta Suha Al Najjar.

AGENDA

EUSKADIKO GGKE-EN KOORDINAKUNDEA

Garapenerako gobernuz kanpoko euskal erakundeen (GGKE) kolektibo bat gara

Gure erakunde bazkideei lotutako “G” horrek garapena esan nahi du, eta haien lan-esparrua islatzen du.

GGKE-ek justizia globala eta pobrezia eta desberdinkeriak sortzen dituzten kausak gainditzen laguntzen dute. Halaber, mundu bidezkoagoa eta ekitatiboagoa eraikitzen laguntzen dute, bizitza duina eta eskubide guztiak ahalbidetzeko.