Boluntarioak Bidezko Merkataritza proiekturako (Bide Bidean, Gasteiz)

Boluntarioak Bidezko Merkataritza proiekturako (Bide Bidean, Gasteiz)

Eskatzailea: Bide Bidean (Misiones Diocesanas Vascas, Alboan, Caritas de Vitoria y Egibide)
Postua: Boluntarioak Bidezko Merkataritza proiekturako (Bide Bidean, Gasteiz)

Bide Bidean proiekturako pertsona boluntarioen perfila:

Arabako biztanleria bidezko merkataritza eta kontsumo arduratsuaren inguruan sentsibilizatzea da Bide Bidean proiektuaren helburua. Horretarako, Gasteizeko Foru kaleko 16 zenbakian denda bat zuen eskura dugu.

Baina denda ez da proiektuaren osotasuna, arabar gehiengoari iritsi ahal izateko norberak bere arlo eta inguruan bidezko merkataritzaren garrantziaz sentsibilizatzeko prest dauden pertsonak behar ditugu. Ziur gaudelako guztion konpromiso txikitik hasita lortzen dela gizarte eta mundu hobeagobat.

Jarri zaitez gurekin harremanetan denbora librea baldin baduzu, boluntarioen talde dinamiko batetan parte hartu nahi baduzu edo eta kontsumo ohituren bitartez mundu solidarioago bat eraikitzen laguntzeko ideia freskoak edo ikasteko interesa izanez gero.

BIDE BIDEAN

Foru Kalea, 16 behea (Vitoria-Gasteiz)

945 140814

630 139274

info@bidebidean.org

www.facebook.com/BideBidean