Gaztelaniako eskolak emateko boluntariotza

Gaztelaniako eskolak emateko boluntariotza

Eskatzailea: Emaús Fundación Social
Postua: Gaztelaniako eskolak emateko boluntariotza

Pertsona bat bilatzen ari gara, bere prestakuntza edozein dela ere, biztanleria migratzailearekin egiten dugun lanean lagun diezagukeen.

Zehazki, gure esku-hartzea indartu nahi dugu gaztelaniako eskolak emanez. Hasiera batean, eskolak astean bitan planteatzen ditugu, egun bakoitzean ordu eta erdiko saioarekin (edo ordubete). Eskolak emango lizkiekeen pertsonen okupazioa kontuan hartuta, egokiena arratsaldeetan izatea litzateke.

Harremanetarako pertsona Samuel Lizaso da (s.lizaso@emaus.com) eta boluntariotza lana kokatzen den tokia Uba Bidea 37 (Donostia) izango litzateke.