Euskadiko GGKE-ek 2012 eta 2022 artean Perun eragindako inpaktuen ebaluazioa

Azala web Perun eragina txosten dibulgatiboa
GGKE-en ekintzen eragina modu kuantitatibo eta kualitatiboan neurtzeko, eta, horrela, Peruko Iquitos eta Limako eremuen eraldaketari egin dioten ekarpena neurtu dugu.

Euskadiko GGKE-ek ibilbide luzea dute Perun, erakundeek eta administrazioek azken urteotan funts gehien inbertitu duten herrialdeetako bat da-eta.

Euskadiko GGKE-en Koordinakundean ikerketa bat egin dugu azterketan parte hartzen duten GGKE-en ekintzen eragina modu kuantitatibo eta kualitatiboan neurtzeko, eta, horrela, Iquitos eta Limako eremuen eraldaketari egin dioten ekarpena ikusarazteko.

Zehazki, honako ardatz sektorial hauek aztertu ditugu: Tokiko giza garapena/Tokiko garapen ekonomikoa; Emakumeen ahalduntzea, sexu- eta ugalketa-eskubideak, emakumeen aurkako indarkeriak; eta Tokiko erakundeak indartzea. Ikerketa erabilgarritasunera eta ikaskuntzara bideratu da, ikuspegi sistemiko batetik. Era berean, generoaren, aniztasunaren eta eskubideen zeharkako ikuspegien arabera lan egin da batez ere. Txosten osoaz gain, dibulgaziozko bertsio laburtua ere badu.

Euskadiko GGKE-en Koordinakundearen kide diren Euskadiko GGKE-en lanak (2012-2022) Perun eragindako inpaktuen ebaluazioa izenburudun azterlan berri honekin, GGKE-en lanak euskal lankidetzak esku hartzen duen munduko hainbat lekutan duen eragina aztertzen jarraitzen dugu, 2022an Euskal GGKE-ek Chiapasen duten inpaktu sozialari buruzko txostena 2010-2020 azterlanarekin egin genuen bezala.

ENTRADAS RELACIONADAS

Utzi erantzun bat