Koordinakundearen aktualitatea

Koordinakunde Autonomikoen Topaketa: testuinguru konplexuen aurrean, irtenbide partekatu eta eraldatzaileak
Azaroaren 21ean eta 22an, Euskadiko GGKEen Koordinakundea Madrilen izan da, Garapenerako GKEen Koordinakunde Autonomikoen Sarearen XX. Topaketan parte hartzeko.

24 azaroa 2025

Gasteiz en Conexión jardunaldiaren hamargarren edizioak ahotsa altxatu du gorroto diskurtsoen aurrean
Gasteizko GGKEen urteroko topaketak gorroto diskurtsoak jorratu ditu aurten, Quinndy Akeju, Katherine Escobar, Estela Díaz, Gasteiz Anitza, ZAS! Zurrumurruen Aurkako Sarea, Lumagorri, Alarma Morea, Almu Lasacre eta gaztetxoentzako arte lehiaketarekin.

21 azaroa 2025

Lagunduko al diguzu Hezkuntza Baliabideen Katalogoa eguneratzen?
Urtero bezala, Euskadiko GGKEen Koordinakundetik Hezkuntza Baliabideen Katalogoa eguneratuko dugu, euskal GGKEek azken urtean sortutako hezkuntza materialekin.

18 azaroa 2025

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak Donostia Mundu Artean programaren lehen aintzatespena jaso du
Donostia Mundu Artean programak bere 30. urteurrena ospatu du Aieteko Jauregian, garapenerako lankidetzari lotutako pertsona, erakunde eta instituzioekin batera.

14 azaroa 2025

Bilboko Udalaren garapenerako lankidetzarekiko konpromisoaren 30. urteurrena ospatu dugu
Ostegun honetan, azaroaren 13an, mundu bidezkoago baten aldeko konpromisoaren, elkartasunaren eta elkarlanaren hiru hamarkadak ospatzeko ekitaldian parte hartu du Euskadiko GGKEen Koordinakundeak.

13 azaroa 2025

Lilian Hernández, Ainhoa Armentia, Ruba Hassan y Bárbara Martínez.
Martxan da Aguraingo Elkartasun Astea: solasaldia eta bi erakusketa gorroto diskurtsoei aurre egiteko
Azaroaren 10etik 16ra bitartean, Aguraingo Elkartasun Astea ospatzen ari da, gorroto diskurtsoei aurre egiteko esperientzien mahai-inguru batekin eta Afrikari buruzko bi erakusketarekin.

12 azaroa 2025

Autonomia proposamena, «irteera faltsua» Mendebaldeko Sahararentzat
50 urtetik gorako gatazkaren konponbidea ezin da lortu saharar herriari entzun gabe eta bere giza eskubideak bermatu gabe.

10 azaroa 2025

Sudan: ospitale baten aurkako eraso bortitzak nazioarteko komunitateak jardun dezan balio behar du
Azken egunotan, Sudanen, Laguntza Azkarreko Indarren (FAR) erasoak izan dira, besteak beste, ospitale baten kontra; eta litekeena da mila biktima baino gehiago eragin izana.

10 azaroa 2025

Hauek dira Gasteiz en Conexión lehiaketako irabazleak!
Lau lan izan dira sarituak: bideo bat, bi marrazki eta poema bat. Horrela, gorroto diskurtsoei buruzko begirada eskaini duten gazte eta nerabeen lana aitortu du Euskadiko GGKEen Koordinakundeak.

7 azaroa 2025

Instituzioetako lankidetza aurrekontuen inguruko tailerra
Jesus Otxoak (Mugarik Gabeko Ekonomilariak) eta Susana Pierak (Mugarik Gabe) eman dute Euskadiko GGKEen Koordinakundeko eragin politikorako lantaldeak antolatutako formakuntza, Bilboko La Bolsa eraikinean.

5 azaroa 2025

Badator Aguraingo Elkartasun Astea: solasaldia eta bi erakusketa gorroto diskurtsoei aurre egiteko
Azaroaren 10etik 16ra bitartean, Aguraingo Elkartasun Astearen edizio berri bat izango da, gorroto diskurtsoei aurre egiteko esperientzien mahai-inguru batekin eta Afrikari buruzko bi erakusketarekin.

3 azaroa 2025

Gasteiz en Conexión 2025: herria gara, gorroto diskurtsoen aurrean
Azaroaren 20an, Gasteiz en Conexión jardunaldiaren X. edizioak gorroto diskurtsoak jorratuko ditu, Quinndy Akeju, Katherine Escobar, Estela Díaz, Gasteiz Anitza, ZAS!, Lumagorri, Alarma Morea eta Almu Lasacrerekin.

29 urria 2025

Euskal instituzioei Gazako genozidioa sostengatzen duten enpresekin hausteko eskatzen diegu
Donostian akordio aitzindari bat lortu ondoren, Gasteizko Udalak Palestinako egoerari aurre egiteko «balizko ekintzak» eztabaidatu ditu gaur. Eta ostegunean Eusko Legebiltzarrera iritsiko da gaia.

21 urria 2025

Artearen bidez gorroto diskurtsoei aurre egiteko lehiaketa (epea luzatuta: azaroaren 4ra arte)
Gasteiz en Conexión jardunaldiaren X. edizioak motorrak berotuko ditu 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzako lehiaketa batekin. Epea luzatuta, bideoak, abestiak, kontakizunak, marrazkiak eta komikiak azaroaren 7ra arte aurkez daitezke.

20 urria 2025

Topo Eginez 2025: gazteria eta GGKEak erronka ekosozialei aurre egiten
Joan den urriaren 7an, Arabako gazte elkarteen eta GGKEen arteko topaketaren edizio berri bat antolatu zen Simone de Beauvoir Elkarteen Etxean.

20 urria 2025