Naturaren eskubideen ikuspegiaren arabera, baztertu behar da gizakia munduaren erdigunea dela

Foto Jornada derechos de la naturaleza 2023

Gure 2022-2030ko Plan Estrategikoaren onarpenarekin zeharkako ardatz berri hau gehitu diogu erakundearen lanari: naturaren eskubideak ikuspegia. Horren inguruan ezagutza sustatzeko eta sektoreak gaian sakon dezan, ordutik hausnarketa-jardunaldiak eta beste ekimen batzuk antolatzen ditugu.

Zehazki, 2023ko irailaren 19an, Gasteizen antolatu genuen Naturaren eskubideak, eman diezaiogun ahotsa bizia ematen digunari jardunaldia, Lankidetzaren eta Elkaratasunaren Euskal Agentziaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin. Jardunaldi horretan aztertu genuen naturaren eskubideez hitz egiteak esan nahi duela beste urratsa bat ematea planetako ingurumena zaintzeko ikuspegian eta kezkan. Proposamen horrek ingurumenarekiko edo ikuspegi ekologistarekiko dugun erantzukizunaren ikuspegi murriztaile eta batzuetan ekonomizista hori gainditzea planteatzen du, ikuspegi ekologista horretan sakondu nahian eta jatorrizko herrien ikuspegia txertatuz. Honako aditu hauek hartu zuten parte, eta hainbat ikuspuntutatik haien ikuspegiak azaldu zituzten:

  • Jorge Riechmann, olerkaria, itzultzailea, filosofoa eta Universidad Autónoma de Madrideko irakaslea.
  • Aura Lolita Chávez Ixcaquic, emakumeen eskubideen Guatemalako ekintzailea eta indigenen taldeburua.
  • Susana Borràs-Pentinant, Nazioarteko Zuzenbideko eta Nazioarteko Harremaneko irakaslea Universitat Rovira i Virgilin.

Halaber, zenbait pertsonak, jardunaldiaren hizlari horiek barne, artikulu hauek idatzi dituzte naturaren eskubideen ikuspuntura hurbiltzeko.

Ikuspegi horretan sakontzen eta ezagutarazten jarraitzeko asmoz, Calcuta Ondoan GGKEari lagundu genion 2024ko maiatzaren 28an Donostian egindako Ekofeminismoa eta naturaren eskubideak topaketa antolatzen. Honako aditu hauek parte hartu zuten parte, eta horien hitzaldien laburpen grafiko indibidualak zein taldean egindakoak sortu ziren:

  • Vandana Shiva, Zientzia Fisikoetako doktorea eta zientziaren ekologista, feminista eta filosofo ospetsuenetako bat.
  • Susana Borràs-Pentinant, Nazioarteko Zuzenbideko eta Nazioarteko Harremaneko irakaslea Universitat Rovira i Virgilin.
  • Dalila Argueta, giza eskubideen eta lurraldearen defendatzailea, Hondurasko Giza Eskubideen Defendatzaileen Sare Nazionaleko kidea.

Galdu bazenuen, hemen ikus ditzakezu jardunaldien bideoak:

Jardunaldiaren laburpena:

Vandana Shiva, Susana Borràs eta Dalila Arguetarekin mahai-ingurua:

Vandana Shivaren hitzaldia: La defensa de la madre tierra por una vida sostenible:

Dalila Arguetaren hitzaldia: Cuerpo naturaleza y conflicto:

ENTRADAS RELACIONADAS

Zer eragin du eskuin-muturrak unibertsitate publikoan?

Ostegunean, abenduaren 12an, Quinddy Akeju, Lionel Delgado eta Elisa Garcia Mingo izango dira UKS Sareak antolatutako «Lagun, kasu egion! Eskuin-muturra eta unibertsitate publikoan duen eragina» jardunaldietan, EHUren Zuzenbide Fakultatean, Donostian. Bertan arituko da La Basu rap abeslaria ere.

Utzi erantzun bat