Mugimendu sozialen eta GKE-en arteko artikulazioaren erronkak gizarte eraldaketan

Argazkia Hezkuntza jardunaldiak

2024ko apirilaren 17an, Euskadiko GGKE-en Koordinakundeak, Hegoa Institutuarekin eta eLankidetza-Lankidetzako eta Elkartasunerako Euskal Agentziarekin batera, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzari buruzko VII Jardunaldiak antolatu ditu.

(H)ABIAN 2030 estrategian agertzen diren 6 indar-ideiak landu ondoren eta aurreko edizioetan egindakoari buruz hausnartu ostean, zazpigarren edizio honetan ziklo berri baten aurrean gaude. Oraingoan, ardatz horien inguruan banaka lan egiten jarraitu nahi izan dugu; hala ere, ideia horietako bakoitza Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzak egun dituen erronka batzuekin lotuko da. Horregatik, landutako lehen ideia (subjektuei laguntzea) oinarri hartuta, jardunaldien izenburua Mugimendu Sozialen eta GGKE-en arteko artikulazioaren erronkak gizarte eraldaketan izan da.

Hasierako hizketaldian honako hauek hartu dute parte: Ana Esther Martorella, ekonomialaria eta geopolitikan aditu mexikarra; eta Itziar Gandarias Goikoetxea, feminista, psikologoa eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea. Gainera, mugimendu sozialen eta GGKE-en arteko artikulazio-esperientzia hauek ezagutu ditugu: Martin Etxea (Mundubat), Eneko Gerrikabeitia Zenarrutzabeitiaren bidez; Plataforma Aigua és vida (Enginyeria Sense Fronteres- Catalunya), Aura Vidal Carrascoren testigantzarekin; eta Zer jaten dute gaizki jaten dutenek EAEn (Baladre Koordinakundea), Isa Álvarez Vispori esker. Halaber, talde-lanarako denbora egon da, baita gizartea eraldatzeko proposamenak elkarlanean eraikitzeko ere.

Aurreko edizioak

ENTRADAS RELACIONADAS

Zer eragin du eskuin-muturrak unibertsitate publikoan?

Ostegunean, abenduaren 12an, Quinddy Akeju, Lionel Delgado eta Elisa Garcia Mingo izango dira UKS Sareak antolatutako «Lagun, kasu egion! Eskuin-muturra eta unibertsitate publikoan duen eragina» jardunaldietan, EHUren Zuzenbide Fakultatean, Donostian. Bertan arituko da La Basu rap abeslaria ere.

Utzi erantzun bat