Mugimendu sozialen eta GKE-en arteko artikulazioaren erronkak gizarte eraldaketan

Argazkia Hezkuntza jardunaldiak

2024ko apirilaren 17an, Euskadiko GGKE-en Koordinakundeak, Hegoa Institutuarekin eta eLankidetza-Lankidetzako eta Elkartasunerako Euskal Agentziarekin batera, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzari buruzko VII Jardunaldiak antolatu ditu.

(H)ABIAN 2030 estrategian agertzen diren 6 indar-ideiak landu ondoren eta aurreko edizioetan egindakoari buruz hausnartu ostean, zazpigarren edizio honetan ziklo berri baten aurrean gaude. Oraingoan, ardatz horien inguruan banaka lan egiten jarraitu nahi izan dugu; hala ere, ideia horietako bakoitza Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzak egun dituen erronka batzuekin lotuko da. Horregatik, landutako lehen ideia (subjektuei laguntzea) oinarri hartuta, jardunaldien izenburua Mugimendu Sozialen eta GGKE-en arteko artikulazioaren erronkak gizarte eraldaketan izan da.

Hasierako hizketaldian honako hauek hartu dute parte: Ana Esther Martorella, ekonomialaria eta geopolitikan aditu mexikarra; eta Itziar Gandarias Goikoetxea, feminista, psikologoa eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea. Gainera, mugimendu sozialen eta GGKE-en arteko artikulazio-esperientzia hauek ezagutu ditugu: Martin Etxea (Mundubat), Eneko Gerrikabeitia Zenarrutzabeitiaren bidez; Plataforma Aigua és vida (Enginyeria Sense Fronteres- Catalunya), Aura Vidal Carrascoren testigantzarekin; eta Zer jaten dute gaizki jaten dutenek EAEn (Baladre Koordinakundea), Isa Álvarez Vispori esker. Halaber, talde-lanarako denbora egon da, baita gizartea eraldatzeko proposamenak elkarlanean eraikitzeko ere.

Aurreko edizioak

ENTRADAS RELACIONADAS

Nola egin aurre dominazio geopolitikari?

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak geopolitikari buruzko jardunaldiak antolatu ditu ekainaren 11n, asteazkenean, Bilbon. Besteak beste, Silvia Federici, Luis González Reyes, Helena Maleno, Miguel Urbán, Júlia Martí Comas, Taher Alí, Nahia Sanzo eta Marra Junior izango dira hizlariak.

Utzi erantzun bat