Mugi TÚ: Ezagutzen al duzu zer-nolako dibertsitatea dagoen zu bizi zaren munduan? Jolastu eta konproba ezazu

Cartel Mugi TÚ actualidad 2024

Har ezazu parte online jolas dibertigarri honen edizio berri batean, eta jakin ezazu zenbateraino maite duzun munduko aniztasuna. 10 galdera egingo dizkizugu eta 3 minutu dituzu, ohartu zaitezen ea badakizun zer-nolako dibertsitatea dagoen zu bizi zaren munduan. Erronka onartuko al duzu? Zorte on hegaldian txoritxo…

Parte-hartzaile guztien artean 5 bonu zozketatuko ditugu Donostiako kontsumo eraldatzailearen sareko dendetan (Saretuz) gastatzeko.

Sar zaitez eta jolastu:

Mugi Tú 2024 iragarkia:

Mugi TÚ Euskadiko GGKE-en Koordinakundeak bultzatutako ekimena da, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren laguntzarekin. Donostiako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren babesa du.

ENTRADAS RELACIONADAS

Konekta TÚ online jolasak bost sari banatu ditu ehunka parte-hartzaileren artean

Saririk gabe bada ere, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiarekin elkarlanean sortutako Konekta TÚ online jolasa erabiltzeko aukera zabalik egongo da aurrerantzean. Parte hartu duten lagun guztien artean, Saretuz Donostiako kontsumo eraldatzailearen sareko saltokietan gastatzeko bost bonu zozkatu dira.

Konekta TÚ online jolasa hizpide NAIZ Irratian

Bigarren Kafea saiora gonbidatu dute Jon Mikel Benito del Valle Solaun Medicusmundi Bizkaia eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeko kidea. Konekta TÚ online jolasaren galdera-erantzunak, entzuleen artean egindako zozketa eta Koordinakundearen lana izan dituzte hizpide, besteak beste.

Utzi erantzun bat