Euskadiko alderdi politikoen ordezkariek hartu dute parte nazioarteko elkartasun-politiken inguruko hauteskunde-debatean

Argazkia hauteskunde debatea 09042024
Apirilaren 9an Bilbon, nazioarteko elkartasun-politikak, hizpide. Solas egiteko garaia da.

Euskadiko GGKE-en Koordinakundeak eta Salvamento Marítimo Humanitario erakundeak topaketa hau antolatu dute apirilaren 9an Bilboko Itsasmuseumean. Eusko Legebiltzarrean gaur egun presentzia duten alderdi nagusietako ordezkari hauek hartu dute parte:

  • Xabier Legarreta (EAJ-PNV)
  • Diana Urrea (EH Bildu)
  • Arkaitz Gorritxo, (Elkarrekin Podemos)
  • Miren Gallastegi (PSE-EE)
  • Iñigo Martínez (Sumar)
  • Laura Garrido (PP) azken momentuan ezin izan du parte hartu ondoezik zegoelako.

Parte-hartzaileek honako gai honen inguruan solas egin dute, besteak beste: Proposamenak migrazio, laguntza humanitario, nazioarteko lankidetza eta elkartasun arloetarako, ziurgabetasun global handiko testuinguru batean.

Begoña Beristain kazetariak mahai-ingurua moderatu du.

Kartela

ENTRADAS RELACIONADAS

Utzi erantzun bat