Hasiera » Lan-ildoak » Mobilizazioa eta gizarte-eraldaketarako hezkuntza
LAN-ILDOAK:
Mobilizazioa eta gizarte-eraldaketarako hezkuntza
Gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren aldeko apustua egiten dugu, pertsonen eta planetaren bizitzaren jasangarritasuna erdigunean jarriko duten espazio politikoak eta sozialak proposatzeko eta eskaintzeko tresna gisa.
Hezkuntza-ikuspegi horrek aukera emango du giza garapen jasangarriaren erronkei aurre egiteko mundu osoan. Herritartasun kritikoa, solidarioa, tolerantea, ahaldundua eta antolatua sustatzen du, eta bizitza merkatuaren logiken aurretik lehenesten duten ereduak diseinatzen eta praktikan jartzen ditu gure ingurune hurbilenean eta mundu interkonektatu honen gainerakoan.
Gainera, gizarte pluralak eraikitzen ditu, erabaki politikoetan eta ekonomikoetan eragina izateko benetako partaidetza ahalbidetzen dutenak. Halaber, bermatzen du giza eskubideak, ikuspegi feminista eta ingurumen-jasangarritasuna errespetatzen eta sustatzen dituztela nazioarteko instantziek, gobernuek, administrazio publikoek eta enpresek.
Horretarako, tresnak, trebetasunak eta baliabideak eskaintzen ditu, herritarren mobilizazioa ahalbidetuko duen masa kritikoa indartzeko. Era berean, elkarte-sarea sendotzen du, eta eragile eraldatzaileekin eta mugimenduekin aliantzak egiten sakontzen du, gizarte emantzipatua, kritikoa eta erronka handiekin konprometitua lortzeko aldaketa eragin nahian.
Herritarrak aldaketa eragile gisa:
- Bideak irekitzen ditugu bidegabekeriak eta desberdinkeriak betikotzen dituzten egiturazko arrazoiei buruz herritarrekin hitz egiteko, bai eta estrategiak eta alternatibak kolektiboki eraikitzeko ere iparraldean eta hego globalean aurre egin behar diegun zapalkuntza-sistemak aldatzeko.
- Aniztasunarekiko eta beste ohitura eta kulturekiko ulermena eta errespetua sustatzeko hezkuntza-ekimenak eta kanpainak bultzatzen ditugu, eta, besteak beste, justizia-, bake- eta ekitate-irizpideetan oinarritutako balioak eta jarrera solidarioak sustatzen ditugu.
Eraldagune
Gizarte-eraldaketarako hezkuntza-baliabideen eremua. Inspirazioa eta pentsamolde kritikoa aktibatzen duten materialak partekatzeko topaketa- eta erreferentzia-gunea, munduan egoteko beste modu batzuk proposatzeko. Gizarte- eta ingurumen-justizia aurrerapausoak emateko jomuga.
Nondik hasiko gara?
Lotutako aktualitatea

Gasteiz en Conexión 2025: herria gara, gorroto diskurtsoen aurrean
Azaroaren 20an, Gasteiz en Conexión jardunaldiaren X. edizioak gorroto diskurtsoak jorratuko ditu, Quinndy Akeju, Katherine Escobar, Estela DÃaz, Gasteiz Anitza, ZAS!, Lumagorri, Alarma Morea eta Almu Lasacrerekin.

Artearen bidez gorroto diskurtsoei aurre egiteko lehiaketa (epea luzatuta: azaroaren 4ra arte)
Gasteiz en Conexión jardunaldiaren X. edizioak motorrak berotuko ditu 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzako lehiaketa batekin. Epea luzatuta, bideoak, abestiak, kontakizunak, marrazkiak eta komikiak azaroaren 7ra arte aurkez daitezke.

Topo Eginez 2025: gazteria eta GGKEak erronka ekosozialei aurre egiten
Joan den urriaren 7an, Arabako gazte elkarteen eta GGKEen arteko topaketaren edizio berri bat antolatu zen Simone de Beauvoir Elkarteen Etxean.

Zero Pobrezia Donostia plataformak ohartarazi du eskuin muturrak giza eskubideak «itotzen» dituela
Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, Zero Pobrezia plataformak kale-ekintza bat egin du Donostiako Portuan, gorroto diskurtsoek eta eskuin muturraren politikek giza eskubideentzat dakarten arriskua salatzeko.

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak bat egin du Palestinaren aldeko lanuzteekin
Euskadiko GGKEen Koordinakundeak bat egin du 11:00etatik 14:00etara egingo diren lanuzteekin; Gasteiz, Bilbo eta Donostiako manifestazioekin; eta Gernika-Palestinak udaletxeen aurrean deitutako kazeroladekin.

Donostiako Zero Pobrezia plataformak eskuin muturra geldiarazteko eta demokrazia defendatzeko deia egin du
Urriaren 17an Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da. Asteartean zineforuma izango da, ‘This is England’ filmarekin; eta ostegunean, bertso-saioa Alaia Martin eta Aner Peritzekin.


