Unidad didáctica: Pobreza, desigualdades e injusticias: causas y responsables

Unitate didaktikoa: Pobrezia, desberdintasunak eta injustiziak: kausak eta arduradunak

Urtea: 2017
Lanketa: Euskadiko GGKE-en Koordinakundea

Euskadiko GGKE-en Koordinakundeak bultzatutako Zein da zein? sentsibilizazio- eta komunikazio-kanpainan oinarrituta dago. Unitate didaktiko hau zuzenduta dago bai hezkuntza formaleko (DBHko 2. zikloa eta batxilergoa) bai ez-formaleko 14 eta 18 urte bitarteko gazteei, gutxi gorabehera.

Helburua da hausnarketarako informazioa eta elementuak ematea pobreziari eta desberdintasunei, gerrei, eta migrazioei buruz. Halaber, gai horien inguruan sentsibilizatzea eta kontzientzia hartzea nahi du, gizartea eraldatzeko dugun paper aktiboa geurea eginez. Gainera, eztabaidatzeko eta iritziak elkarrekin trukatzeko gaitasunak sustatzea du helburu. Azkenik, genero-harremanek emakumeen errealitatean eta bizipenetan duten eraginari buruzko ikuspegi kritikoa proposatzen du.