EUSKADIKO GGKE-EN KOORDINAKUNDEA

30. urteurrena

30 URTE AZTARNA UZTEN IKUS-ENTZUNEZKO KANPAINA #30UrteAztarnaUzten

30 aniversario de la Coordinadora de ONGD de Euskadi

Zaintzen Pedagogia, erdian bizitza

Pedagogia horrek ardaztzat hartzen ditu zaintzak, elkartasuna, enpatia, autonomia, harreman afektiboak, ahalduntzea, komunitatea, parte-hartzea, sormena, jokoa, kontsumo arduratsua, naturaren zaintza… Era horretan, balioa ematen dio historian zehar batez ere emakumeek egin duten lanari: zaintzen lanari.

Zaintzen Pedagogian, eragile eraldatzaile garrantzitsutzat jotzen da hezkuntza; horregatik, gizarte justuagoak, berdintasunezkoagoak, solidarioagoak eta gizakien eta naturaren zaintzarekin konprometituagoak eratzera bideratu behar dugu hezkuntza hori. Hezkidetza-proposamena da, eta, horregatik, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren alde lan egiteko konpromisoa du. Beraz, curriculuma ebaluatzea proposatzen du, genero-rolak ez iraunarazteko eta errepikatzeko. Gainera, hezkuntza-metodologien berrikuspena egin beharra ere nabarmentzen du, eta ikasleen beharrizanei erantzuten dien ikaskuntzaren alde egiten du, metodologia ludiko, artistiko eta esperientzialen bidez.

InteReden uste dugu pedagogia berri hori denon artean eraiki behar dugula, era horretan ikuspuntu desberdinak egon daitezen –Atlantikoko bi aldeetakoak–, eta justiziarako eta berdintasunerako lagungarria izan dadin. Gainera, ikuspuntu pedagogiko berri hori eraikitzeko, Perun, Kolonbian, Guatemalan eta Euskal Herrian garatutako esperientziak hartu dira.