Irekita Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzari buruzko VII Jardunaldietan izena emateko epea

Kartela azala gizarte eraldaketarako hezkuntza jardunaldia
Mugimendu Sozialen eta GGKE-en arteko artikulazioaren erronkak, apirilaren 17an Gasteizen.

Apirilaren 17an, Euskadiko GGKE-en Koordinakundeak, Hegoa Institutuarekin eta eLankidetza-Lankidetzako eta Elkartasunerako Euskal Agentziarekin batera Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzari buruzko VII Jardunaldiak antolatu ditugu. Hitzordua Gasteizko Europa Biltzar Jauregian izango da, 09:00etatik 17:30ra.

(H)ABIAN 2030 estrategian agertzen diren 6 indar-ideiak landu ondoren eta aurreko edizioetan egindakoari buruz hausnartu ostean, zazpigarren edizio honetan ziklo berri baten aurrean gaude. Oraingoan, ardatz horien inguruan banaka lan egiten jarraitu nahi dugu; hala ere, ideia horietako bakoitza Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzak egun dituen erronka batzuekin lotuko da. Horregatik guztiagatik, landutako lehen ideia (subjektuei laguntzea) oinarri hartuta, jardunaldien izenburua Mugimendu Sozialen eta GGKE-en arteko artikulazioaren erronkak gizarte eraldaketan izango da.

Hasierako hizketaldian honako hauek hartuko dute parte: Ana Esther Martorella, ekonomialaria eta geopolitikan aditu mexikarra; eta Itziar Gandarias Goikoetxea, feminista, psikologoa eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea. Gainera, mugimendu sozialen eta GGKE-en arteko artikulazio-esperientzia hauek ezagutuko ditugu: Martin Etxea (Mundubat), Eneko Gerrikabeitia Zenarrutzabeitiaren bidez; Plataforma Aigua és vida (Enginyeria Sense Fronteres- Catalunya), Aura Vidal Carrascoren testigantzarekin; eta Zer jaten dute gaizki jaten dutenek EAEn (Baladre Koordinakundea), Isa Álvarez Vispori esker. Halaber, talde-lanarako denbora egongo da, baita gizartea eraldatzeko proposamenak elkarlanean eraikitzeko ere.

Izen-emateak: apirilaren 10era arte

Kartela Hezkuntza VII Jardunaldiak 2024

Kartela

Egitaraua osoa

Egitaraua osoa PDFn

Aurreko edizioak

ENTRADAS RELACIONADAS

Utzi erantzun bat