KOORDINAKUNDEAREN AKTUALITATEA

Jakinarazpena/Prentsa-oharra

Saharar herriaren eskubideen aldeko manifestua

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak bat egin du saharar herriaren autodeterminaziorako eskubidea defendatzeko Mundubatek eta Sahararekiko Elkartasun Elkarteen Estatuko Koordinakundeak (CEAS-Sahara) bultzatu duten manifestuarekin.

Kanpaina

Konekta TÚ online jolasak bost sari banatu ditu ehunka parte-hartzaileren artean

Saririk gabe bada ere, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiarekin elkarlanean sortutako Konekta TÚ online jolasa erabiltzeko aukera zabalik egongo da aurrerantzean. Parte hartu duten lagun guztien artean, Saretuz Donostiako kontsumo eraldatzailearen sareko saltokietan gastatzeko bost bonu zozkatu dira.

Jakinarazpena/Prentsa-oharra

Lankidetzan euskara bultzatzeko… Euskaraldiarekin bat!

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak euskararen aldeko ekimenarekin bat egingo du maiatzaren 15etik 25era, besteak beste, tailer baten bidez, ariguneak, izen-emateak, Lankidetzan Euskaraz ataria eta Nazioarteko Lankidetza Hiztegia bultzatuz.

AGENDA

GGKE-EN AKTUALITATEA

Sentsibilizazio jardunaldia Leioako Irlandesas ikastetxean

Mozambikeko Casa do Gaiato umezurztegiaren eta inguruko herrixken errealitateari buruz DBHko 1. mailako ikasleei zuzendutako sentsibilizazio jardunaldia, bideo, dinamika eta testigantzen bidez enpatia eta hausnarketa sustatuz …

EUSKADIKO GGKE-EN KOORDINAKUNDEA

Garapenerako gobernuz kanpoko euskal erakundeen (GGKE) kolektibo bat gara

Gure erakunde bazkideei lotutako “G” horrek garapena esan nahi du, eta haien lan-esparrua islatzen du.

GGKE-ek justizia globala eta pobrezia eta desberdinkeriak sortzen dituzten kausak gainditzen laguntzen dute. Halaber, mundu bidezkoagoa eta ekitatiboagoa eraikitzen laguntzen dute, bizitza duina eta eskubide guztiak ahalbidetzeko.