Webgune eta buletin berria, mami bera

Euskadiko GGKE-en Koordinakundeko web berria
Maiatzaren 26an Euskadiko GGKE-en Koordinakundeko webgune berria aurkeztu dugu.

Euskadiko lankidetzak erronka askori egin behar dio aurre etengabe aldatzen ari den mundu honetan. Bide horretan GGKEak lagundu nahian, gure komunikaziorako eta zabaltzeko erremintak berritu dugu.

Webgunearen diseinu berri bat eskaintzen dugu: bisualagoa, eragargarriagoa eta moldakorragoa; errazagoa, beraz, irakurtzeko eta informazioa bilatzeko. Atalak berriro antolatu ditugu eta eduki berriak sortu ditugu informazio gehiago eta hobeagoa GGKE-ei eta Euskadiko lankidetzan inplikatuta dauden eragileei eskaintzeko, baita nazioarteko elkartasunera gerturatu nahi diren herritarrekin konektatzeko.

Zehazki, gure erakundearen inguruko informazioa handitu dugu, bisita gehien dituzten edukiak indartu ditugu (Agenda, Diru-laguntzen deialdiak, Lanpostuak eta GGKEak), Koordinakundearen aktualitatea eta GGKE-en aktualitatea atalak hobetu ditugu, eta boluntariotzak aldaketa soziala lortzeko duen eginkizuna sustatu dugu.

Gainera, Munduz Mundu asteroko buletina berritu dugu GGKE-en lana herritarrei hurbiltzeko. Izena eman eta asteroko Euskadiko lankidetzaren gakoak jaso.

Sartu, nabigatu eta ikusi; zeure etxean zaude.

Iruzkinik, iradokizunik edo proposamenik egin nahi? Hemen utz ezazu.

Argazkia: rawpixel.com Freepik-en.

ENTRADAS RELACIONADAS

Utzi erantzun bat