Kooperazioa eta elkartasuna bultzatzeko proiektuak

Hasierako data: 2024 / 04 / 10
Azken eguna: 2024 / 04 / 30

Deitzaile: Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


Helburua
Diruz lagun daitezkeen proiektuak 2024ean garatu beharko dira eta hurrengo helburuetako bat bete beharko dute:
a) Herri pobreetako edo garapen-bidean dauden herrialdeetako oinarrizko beharrei, osasun- edo hezkuntza-beharrei osoko arreta emateko kanpo-lankidetzako proiektuak.
b) Herri pobreetako edo garapen-bidean dauden herrialdeetako haurrei, haien osoko garapenerako kaltegarriak diren gizarte- eta familia-egoeretan daudenei, aldi baterako harrera egiteko proiektuak, haien bizi-kalitatea hobetzeko asmoz, Amankomunazgoko udalerrietako batean egiten badira.

Zenbatekoa
20.000,00 euro

Kanpoaldeko lankidetza-proiektuetarako entitate bakoitzak jaso ahal duen diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 3.000,00 € izango da eta haurrak aldi baterako hartzeko proiektuetarako entitate bakoitzaren diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 10.000,00 € izango da.

Onuradunak
Deialdi honek eskainitako diru-laguntzen onura jaso ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituzten erakundeek edo irazabazi-asmorik gabeko elkarteek:
a) Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Ofizialean izena emanda dutenak.
b) Sozietatearen egoitza Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko udalerrietako batean dutenak, edota sozietatearen egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan izan eta proiektua Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko udalerrietako batean garatzen dutenak.
c) Diruz lagun daitezkeen jarduerak garatzeko proiektuak dituztenak.
d) Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko eskakizunak betetzen dituztenak.
e) Eta zazpigarren puntuan ezarrita dauden dokumentuak aurkezten dituztenak.