Garapenerako Lankidetza proiektuei diru-laguntzak

Hasierako data: 2024 / 04 / 12
Azken eguna: 2024 / 05 / 13

Deitzaile: Irungo Udala

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


Helburua: Herrialde pobretuetan prozesuak eta proiektuak sustatzea da, baldin eta herrialde horien interes bereziko arloak honako hauek badira: emakumeen ahalduntzea eta genero-ekitatea, antolaketa indartzea, egiturazko eta eraldaketako lankidetza eta Giza Eskubideen defentsa eta sustapena, NBEk onartutako Garapen Jasangarriari buruzko Agenda 2030eko Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) ezinbesteko esparrutzat hartuta.

Aurrekontu-zuzkidura: 220.955,00 euro.
Diru-laguntzaren zenbatekoa: gehienez 15.000,00 euro/gehienez proiektuaren % 80a.

Onuradunak eta betekizunak: Dirulaguntzaren onuradun izan ahal izango dute irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuek, esate baterako, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakunde (GGKE), kongregazio erlijioso, fundazio eta antzekoek, beren estatutuetan helburu nagusia garapenerako lankidetzaren esparruan ekintzak garatzea dutenean, eta bideratzen dituzten jarduerak oinarri honetan irizpideekin bat datozenean.