Garapenean laguntzeko proiektuetarako dirulaguntzak

Hasierako data: 4 de Otsaila de 2023
Azken eguna: 29 de Iraila de 2023

Deitzaile: Gasteizko Udala

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


Deialdiaren xedea

3.1. Lankidetza-ekintzak —Garapenerako Lankidetzaren 2022-2025eko Gida Planaren esparru estrategikoari erantzuten diotenak— kofinantzatzeko laguntzak ematea da deialdiaren xedea.
Honela definitzen da misio hori: “Udalaren baliabide ekonomikoak, materialak eta giza baliabideak mobilizatzen dituen garapenerako lankidetza egitea” eta “Vitoria-Gasteizko baliabideak mobilizatu eta lankidetzarako aliantzak ezartzea”.

3.2. Proiektuak ELGAko (ekonomia lankidetza eta garapenerako antolakundea) Garapenean Laguntzeko Batzordearen indarreko zerrendan garapenerako laguntza ofizialen onduraduntzat jotzen diren herrialdeetan baino ezingo dira burutu.

3.3. Deialdi honen barruan ez dira diruz lagunduko larrialdiko proiektuak, Larrialdietarako Arabako Funtsaren bitartez kudeatzen baitira horiek, ezta ekintza humanitarioetarako proiektuak ere.

3.4. Zehazki, ekintza hauetarako emango da laguntza deialdi honen bitartez:

a. Garapenerako lankidetzaren arloko hiru urteko proiektuen hasiera (urteko proiektu kateatuak).

b. Uraren eta saneamenduaren arloko bi urteko garapenerako lankidetza-proiektuen hasiera
(uraren eta saneamenduaren arloko urteko proiektu kateatuak).

c. Deialdi bidez 2022an hasitako tandem ataleko proiektuen jarraipena.

d. Gehienez sei hilabeteko epean gauzatzekoak diren lankidetza-ekintza txikiak.

 

4. Deialdiaren atalak

4.1. Garapenerako Lankidetzaren 2022-2025eko Gida Planaren barruan, Vitoria-Gasteizko Udalak 2023. urtean lagundu nahi dituen garapenerako lankidetzaren esparruko urteko proiektu mota desberdinetara zuzenduta daude deialdi honetako dirulaguntzak:

a. UK (urteko proiektu kateatuak) atala: 2022ko garapenerako lankidetzaren lehen deialdian aurretik aukeratutako 2023-2025 zikloko urteko proiektu “kateatuen” lehen urtea. Zuzkidura ekonomikoa: 1.180.000,00 euro.

b. US (uraren eta/edo saneamenduaren) atala: 2022ko garapenerako lankidetzaren lehen deialdian aurretik aukeratutako ur- eta saneamendu-azpiegitura eta -sistemen arloko bi urteko (2023-2024) lankidetza-proiektuen hasiera. Zuzkidura ekonomikoa: 380.000,00 euro (200.000,00 euro AMVISAren ekarpenaren kontura eta 180.000,00 euro Vitoria-Gasteizko Udalaren ekarpenaren kontura).

c. Tandem atala: 2022an hasitako tandem proiektuen bigarren urtea. Zuzkidura ekonomikoa:
196.000,00 euro.

d. PT (proiektu txikiak) atala: gehienez sei hilabeteko epean gauzatzekoak diren proiektu txikiak. Zuzkidura ekonomikoa: 104.000,00 euro.

4.2. Baldin eta atalen bateko diru-kopurua agortzen ez bada, gainerako ataletako eskabideei erantzuteko baliatu ahal izango da esleitu gabeko kopurua, betiere oinarri hauetan finkatzen diren betebeharrak betetzen eta puntuazioak lortzen badira. AMVISAren ekarpenaren zenbatekoa US atalerako baino ezingo da baliatu.

 

Epeak:

– Ura eta saneamendua: martxoaren 31a

– Proiektu kateatuak: martxoaren 3a

– PT (proiektu txikiak: maiatzaren 15a

-Tandem atala: Irailaren 29a

Informazio gehiago