Gazte kooperanteentzako bekak

Hasierako data: 2024 / 04 / 25
Azken eguna: 2024 / 05 / 15

Deitzaile: Gipuzkoako Foru Aldundia

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


Bekaren zenbatekoa: beka bakoitza ren gehieneko zenbatekoa 2.000,00 eurokoa izango da onuradun bakoitzeko. Guztira, gehienez ere, 20.000,00 euro emango dira.

Oinarri arautzaileak: Diputatuen Kontseiluak 2022ko maiatzaren 24an hartutako Erabakiaren bidez onetsitakoak (Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN, 105 zk. argitaratu zen, 2022ko ekainaren 3an).

Onuradunek bete beharreko baldintzak.
1. Beka eskuratu dezaketen per tsonek gutxienez 18 urte beteta izan beharko dute eta 30 urte bete gabe, beka eskatzen den urtearen abenduaren 31n.
2. Aurrekoaz gain, ezinbesteko baldintza izango da Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri bateko administrazio auzotar dela egiaztatua geratzea.

Iraupena: Bekaren xede diren lanen iraupena hiru hilabetekoa izango da gehienez. Helmugako lekuan gutxienez 30 egunez eta gehienez 90 egunez egoteko, GKE tutoreak agintzen dizkion zereginak betez.

Dagokion eskaera honako dokumentazioarekin batera aurkeztu beharko dute:
a) Currículum vitaea eta espediente akademiko dokumentatua.
b) Lankidetza eskaintzen duen GKEren kooperazio proiektua. Honakoa jasoko du proiektuak:
— Proiektuaren aurkezpena.
— Proiektuaren helburu zeha tzak.
— Diruz lagungarriak diren gastuen aurrekontua: joan-etorriak, bisatua, istripu, komunikazioa eta gaixotasun aseguruaren poliza.