Garapenerako lankidetzarako dirulaguntzak

Hasierako data: 2024 / 04 / 25
Azken eguna: 2024 / 05 / 24

Deitzaile: Gipuzkoako Foru Aldundia

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


Guztira: 3.992.217,00 euro

— A lerroa. Hegoaldeko herrialde eta herri pobretuetako garapen proiektuak, Afrikakoak izan ezik. 1.833.817,00 euro
— B lerroa. Gizartea eraldatzeko hezkuntza proiektuak. 600.000,00 euro
— C lerroa. Toki edo nazioarte mailan gizartea eraldatzeko ekintza edo ekimen puntualak. 360.000,00 euro
— D lerroa. Larrialdiko laguntzarako eta ekintza humanitarioko proiektuak. 400.000,00 euro
— E lerroa. Garapen proiektuak, Afrikan. 798.400,00 euro

1. Ezein entitatek ezingo du, ez banaka ezta partzuergo moduan ere, eskaera bat baino gehiago aurkeztu dirulaguntzen modalitate bakoitzean.
2. Oinarri arautzaileetako A, B eta E lerroetan araututako dirulaguntzen modalitateetan eskaera egiten duten entitateek ezingo dute eskaerarik aurkeztu C lerroan. A lerroan araututako dirulaguntzen modalitateetan eskaera egiten duten entitateek ezingo dute eskaerarik aurkeztu E lerroan eta alderantziz.