Garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzak

Hasierako data: 2024 / 04 / 9
Azken eguna: 2024 / 05 / 8

Deitzaile: Eusko Jaurlaritza

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


Xedea

2007ko otsailaren 27ko 34/2007 Dekretuak arautzen dituen garapenerako lankidetza-proiektuetarako dirulaguntzetarako 2024rako deialdia egitea –34/2007 Dekretua, Garapenerako Lankidetza Funtsaren kargurako proiektuetarako laguntzak arautzen dituena, zeina gerora aldatu egin baitzen, Garapenerako Lankidetza Funtsaren kargurako proiektuetarako laguntzak arautzen dituen 2013ko uztailaren 23ko 390/2013 Dekretuaren bidez–.

Zuzkidura ekonomikoa
Deialdi honetara bideratutako diru-zuzkiduraren zenbateko osoa 40.000.000 euro izango da.
Dekretu arautzailean jasotako hiru laguntza-modalitateetako bakoitzerako zenbateko ekonomikoa honako hau da:
a) Garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzetarako 31.700.000 euro erabiliko dira.
b) Produkzio-garapeneko, prestakuntzako eta laguntza teknologikoko proiektuetarako laguntzetarako 1.600.000 euro erabiliko dira.
c) Garapenerako hezkuntza-proiektuetarako laguntzetarako 6.700.000 euro erabiliko dira.