Garapenerako lankidetza programak

Hasierako data: 2024 / 04 / 10
Azken eguna: 2024 / 05 / 9

Deitzaile: Arrasateko Udala

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


Gobernu kanpoko erakundeei (GKE), garapenerako lankidetza programak egiten badituzte 2024. urterako dirulaguntza deialdia.

Xedea.
Programa honen xedea da diru lagun tzak ematea gobernuz kanpoko erakundeei, garapenerako lankidetza programak gauzatzeko, garapen bidean dauden nazioar teko biztanleen egoera sozioekonomikoak hobetze aldera.

Aurrekontua

60.000 euro.

Erakunde batek gehienez ere 15.000 euro jaso ahal izango du.

Onuradunak.
Arrasateko Udalak diru laguntza eman ahal izango die hauei:
Gobernu Kanpoko Erakundeei, irabazi asmorik gabeak, baldin eta erakundeon jarduerek bat egiten badute deialdi honen xedearekin, eta egoitza Arrasaten badute edo/eta Arrasaten jarduten badute.
Berariaz kanpoan egongo dira deialdi honetatik: Administrazio publikoaren mendeko erakundeak eta zerbitzuak, eta aurrezki erakundeak.
Parte har tzen duen GKE bakoitzak proiektu bakar bat aurkeztu ahal izango du.
Onuradunek baldintzak bete beharko dituzte, deialdi hone tako arau orokorretako 4. artikuluan eskatzen direnak, erregistro publikoan izena emateko betebeharrari dagokionez.