Afrika Behar-Beharrezkoa Gipuzkoan – UDABERRIAN

HASIERA: maiatza 24, 2023
BUKAERA: maiatza 30, 2023
NON: Donostia
ORDUTEGIA: 9:00 a 13:00

Beste bat
África Imprescindible en Gipuzkoa - EN PRIMAVERA

Programa hau Afrika behar beharrezkoa partzuergoak antolatuta (Proclade Yanapay, Bakerako LAnkidteza Batzarra eta TAU Fundazioa), apirilaren 21ean hasi zen Chema Caballeroren “Afrikako espoliazioari buruzko hausnarketak” hitzaldiarekin.

Aurten ere Literafricas blogaren arduradunak Sonia Fernández Quincocesek dinamizatutako Irakurketa-klubek jarraituko dute.

Zinema afrikarra ere izango dugu. Maiatzaren 16an Maimouna Jallowren Tales of the accidental city (Kenya 2021) proiektatuko da eta maiatzaren 18an, osteguna, Philippe Lacôteren La nuit de Roois (Boli Kosta, 2020). Bi filmak Trueba Zineman proiektatuko dira, 19:00etan.

Maiatzaren 22tik ekainaren 15era bitartean Loiolako Kultur Etxean Sylvain Cherkaoui argazkilariaren “Al sur de Senegal – Senegal hegoaldean”  argazki-erakusketa izango dugu.

Maiatzaren 26an kulturarteko joskintza tailerra eskainiko da Soki Madiel Kibangou-ren (Maddi) eskutik eta Historias hiladas Akademiarekin elkarlanean.

Maiatzaren 26an, Zinthia Álvarez Palominok afrofeminismoei buruzko jardunaldia emango du Emakumeen Etxean.

Azkenik, eta Afrikaren Nazioarteko Eguna ospatzeko (maiatzaren 25a), ekainaren 2an, 19:00etan Intxaurrondoko kultur etxean Baobad Danza konpainiaren Huellas-Aztarnak  ikuskizuna izango da.